- Albisteak
Frantziaren kontsul nagusia Blbon, Gipuzkoako Campusean egon da eta mugaz-gaindkiko unibertsitate kolaborazioaz mintzatu da
Joan den otsailaren 6an, Yann Battefort, Frantziak Bilbon duen kontsul nagusiak Gipuzkoako campusa bisitatu zuen. Programaren aztergai nagusiak ziren UPV/EHUko ekosistema aztertzea eta euroeskualdeko unibertsitate-lankidetzari buruzko trukea egitea.
UPV/EHUren ekosistema, Frantziarekin dituen harremanak eta euroeskualdeko eta mugaz haraindiko lankidetzan duen rola sakonago ezagutzea izan zen bisita horren helburua, gero, haiek indartzeko bideak bilatze aldera.
Honako pertsona hauek egin zieten gida-lana Frantziako ordezkariei:
- Agustín Erkizia, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea (informazioa) eta jardunaldiaren anfitrioia
- Fernando Tapia, UPV/EHUko Garapen Zientifikoaren eta Transferentziaren arloko errektoreordea (informazioa)
- Ricardo Díez, Donostia International Physics Centerreko zuzendaria (DIPC) eta QuantumChemPhys Mugaz Haraindiko Lankidetza Laborategiaren zuzendarikidea
- Itziar Alkorta, UPV/EHUko Udako Ikastaroen Fundazioko zuzendaria
- Igor Álvarez, UPV/EHUko Udako Ikastaroen Fundazioko zuzendariorde akademikoa
- Igor Campillo, Euskampus Fundazioko zuzendari exekutiboa (informazioa)
- Katixa Peigneguy, Bordele-Euskampus campusaren dinamizazioa, Euskampus Fundazioa (informazioa)
Hasteko, Agustín Erkizia Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak aurkezpen bat egin zuen, eta Euskadiko unibertsitate publikoak euskal ekonomian duen pisua nabarmendu zuen. Gero, ordezkaritza oinez joan zen Donostia International Physics Centerren egoitzaraino, eta, hori dela eta, Frantziako mugatik 25 kilometrotara dagoen campuseko askotariko zentroen kontzentrazioa ikusi ahal izan zuten, mugaz haraindiko eta euroeskualdeko lankidetzaren garapenerako tresna gisa, bai eta Europako herritarrentzako laborategi gisa ere.
Ildo horretan, Fernando Tapiak eta Igor Campillok gogoratu zuten Bordele-Euskampus campusa ere modu horretako laborategia dela ezbairik gabe (link), hamar urte baino gehiago daramatzana jardunean, Euskampus aliantzaren emaitza dena eta Bordeleko Unibertsitatea UPV/EHUrekin, DIPCrekin eta Tecnaliarekin lotzen dituena. Bestalde, kontsulak bazuen ekimen honen berri; izan ere, Bordele-Euskampus komunitatearen urteroko topaketan (Euskampus Bordeaux Eguna) egon zen iragan 2019ko azaroan.
DIPCren egoitzara iristean, zentroaren zuzendari Ricardo Díezek eta Txomin Romerok azken horrek zuzentzen duen Euskadiko superkonputagailu aurreratuenaren barrenak ezagutzera gonbidatu zituzten parte hartzaileak Zentroan dagoen aparteko azpiegitura horren bidez, nazioarte mailako punta-puntako ikerkuntza egiten da materiaren simulazioari dagokionez.
DIPCra egindako bisita horrek aukera eman zuen Albert Fertekin egon ahal izateko. Fert frantziar Nobel sariduna berriki hasi da lanean UPV/EHUn, eta DIPCn garatuko du bere jarduna. Horrek guztiak argi erakusten du zentro horrek talentua erakartzeko duen gaitasuna, bai eta zentroak berak Frantziarekin duen lankidetza estua ere, DIPCeko presidente Pedro Miguel Etxenikeren esanetan.
Zenbait proiektu aurkeztu ziren Frantzia inplikatuta. Alde batetik, zientzia zabaltzeari dagokionez, DIPCk bere sorreratik gizarteari egiten dion ekarpen handia (Nanokomik lantegia, Frantziako estatuko bigarren hezkuntzako ikasleekin, «Zinea eta zientzia» zikloaren proiekzioa Donibane Lohizunen, Frantziako ikertzaileen hitzaldiak Euskadin...). Beste alde batetik, ikerkuntzari dagokionez, azken urteetako proiektu enblematikoena aipatu zen: QuantumChemPhys Mugaz Haraindiko Lankidetza Laborategia, Bordeleko Unibertsitatearekin batera gauzatutako ekimena, Ricardo Díezek eta Pascal Larregarayk zuzendua.
Bisita hori egin eta gero, taldea Miramar jauregira joan zen, hura baita UPV/EHUko Udako Ikastaroen Fundazioaren egoitza. Fundazioaren aurkezpena haren zuzendari Itziar Alkortak egin zuen, Fundazioko zuzendari akademikoa den Igor Álvarezek lagunduta.
Goi mailako hezkuntzak euroeskualde eta nazioz gaindiko lankidetzan duen izaera egituratzailea agerian utzi nahi izan zuen Yann Battefortek, eta berretsi egin zuen, bertako agintarien izenean, unibertsitateko eragileekin batera lankidetza bideak esploratzeko borondatea, lankidetza hori indartzeko.
Badira hiru urte urtero mugaz haraindiko udako ikastaro bat, gutxienez, egiten dela ozeanoaren gaiaren inguruan, Donostia eta Biarritz artean, eta arrakasta izan ohi du. Nolanahi ere, eskaintza hori zabaltzeko beharra nabarmendu zen, eta, oro har, Frantziako herritar gehiago erakartzeko beharra, bereziki muga ingurukoak, gehienek ez baitute udako programazio honen berri, hurbil egon arren eta prezio lehiakorrak izan arren.
Hori lortzeko, Udako Ikastaroen Fundazioko zuzendaritzak proposatu zuen mugaz haraindiko udako ikastaroen kontzeptuari buruzko hausnarketa bati ekitea eta irismen handiagoko ekimen bat lantzea, goi mailako hezkuntzaren alorrean euroeskualdeko lankidetza indartzeko, eta, horretarako, udako ikastaroen formatu lasai eta informala baliatzea, herritarrek ezagutza benetan eskuratzeko tresna baita.
Yann Battefort gonbidatu zuten, eta hark zoriondu egin zuen ekimena, Akitania Berriko unibertsitateko eta administrazioetako beste eragile batzuekin batera tailer baten barruan gogoeta horretan parte hartzera.
Yann Battefortek, gogotsu eta eskertuta zegoen bisitarengatik, agerian utzi nahi izan zuen goi-mailako hezkuntzak euroeskualdeen eta nazioz haraindiko lankidetzan duen izaera egituratzailea
Yann Battefortek, gogotsu eta eskertuta zegoen bisitarengatik, agerian utzi nahi izan zuen goi-mailako hezkuntzak euroeskualdeen eta nazioz haraindiko lankidetzan duen izaera egituratzailea, zeinak emaitza ukigarriak sortzen baititu, mutilinguismoa, kulturartekotasuna eta zeharkako gaitasunak indartzen baititu ikasleengan. Bisita amaitzeko, kontsulak berretsi zuen, bere herrialdeko agintarien izenean, badutela borondatea unibertsitate eragileekin batera lankidetza indartzeko bideak jorratzeko.
HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN
eta gure azken berriak posta elektronikoz jasoko dituzu