Igor Campillo

Euskampus Fundazioaren maila guztietako estrategiaren eta errendimendu orokorraren diseinuaz eta hedapenaz arduratzen naiz.

Fisika Zientzietan lizentziatua eta doktorea, UPV/EHUn. Kazetaritzan eta komunikazio zientifikoan unibertsitate aditua, UNEDen.

Hainbat arlotan egin dut lan: UPV/EHUko Zientzia Fakultateko Materia Kondentsatuaren Fisika Saileko irakasle eta UNEDeko irakasle (1998-2000), Gamesa enpresako nazioarteko proiektuen ingeniari (2000), LABEIN-Tecnalia enpresako ikertzaile eta proiektu buru (2000-2006), Deustuko Unibertsitateko irakasle (2002-2003), CIC nanoGUNEko proiektu eta komunikazio arduradun (2006-2009), SPRIren nanoBasque agentziako manager (2008-2009) eta Deustuko Unibertsitateko Teknologia Institutuko (DeustoTech) zuzendari (2009-2011).

Web of Knowledge-ean indexatutako nazioarteko 70 argitalpen zientifikoren eta beste 3 patenteren egilea naiz. Donostian egindako Atom by Atom eta Passion for Knowledge biltzarrak koordinatu nituen (2009an eta 2010ean, hurrenez hurren).

Irakurketaren zale amorratua eta II. Mundu Gerraren fanatiko samarra naiz. Korrika egitea, igeri egitea eta bizikletan ibiltzea gustatzen zait, baina ez naiz triatloian aritzen. Natura nahiago dut hirigune handiak baino. Hala ere, tarteka hiri handietan galtzea atsegin dut. Eta, amaitzeko, beste datu garrantzitsu bat: lau ume ditut, eta aurreko jarduera guztiak beraiekin partekatzen saiatzen naiz.