Katixa Peigneguy

Bordele-Euskampus campusa dinamizatzeaz arduratzen naiz. Programa estrategiko hori UPV/EHUk eta Bordeleko Unibertsitateak (IdEx Bordeaux) buru dituzten bikaintasun ekimenak bat egitetik sortua da.

Lizentziaduna Zientzia Politikoetan —Sciences-Po Rennes— eta Masterra Kudeaketa Polibikoetan —Sciences-Po Bordeaux (Frantzia)—. Nire ibilbide profesionalaren hasieratik oso sartuta nago denetariko esparruetako lurralde garapeneko proiektuetan (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza, ekintzailetza, prestakuntza, etab.) barne direla kultura arteko nazioz gaindiko dinamikak (batik bat, Espainia eta Frantziakoak) eta nazioartekoak (batez ere, Akitania Berrian eta Euskal Autonomia Erkidegoan). Bertan, zenbait aholkularitza enpresatan egin dut lan. Eskualde horietatik ez diot “nabigatzeari” utzi; batez ere orain, 2011ko abenduan Euskampus proiektuan sartu nintzenetik dudan karguan.

Zortea izan nuen mugaz gaindiko eremu batean hazteagatik (Ipar Euskal Herria). Hori dela eta, suposatzen dut, liluratuta nago betidanik Bilbo eta Bordele artean alaitasunez nahasten diren urruntasun eta gertutasun horiek. Izan ere, bertan zenbait hizkuntza hitz egiten dira, zenbait kultura eta/edo gauzak ikusteko edo egiteko modu batzuk elkartzen dira; aldi berean hain berdinak eta hain desberdinak, esparru guztietan hainbat aukera eta aberastasun eskaintzen dituztenak, oraindik azaleratu gabeak eta ikasleek, ikertzaileek, erakundeek eta hemen finkatutako enpresek —lurralde honen potentzialak erakarrita ezartzera etorriko direnek edo “hemendik pasako direnek— oraindik ikertu beharrekoak. Nire eskalan, benetan atsegin dut aukera horiek “antzematea”, “sorraraztea”, ezagutzea eta ezagutzera ematea, eta esparru hauetako proiektu hautemangarri bihurtzea: prestakuntza, enplegagarritasuna eta ekintzailetza, berrikuntzaren ikerketa, eskualde konpromisoa eta nazioarteko posizionatzea eta marketina, —Euskampus-Bordeleren 4 ardatz egituratzaileak—.

Horregatik, eroso nago nire erraztaile egitekoan, pertsonen eta erakundeen arteko, unibertsitate agente, instituzio eta enpresen “lotzaile” eta “zubi" gisa dudan egitekoan. Izan ere, asko irabazteko daukate ezagutzean, elkartzean, batera eraikitzean eta nazioarteko mailan hobeak izateko lankidetzan aritzean.

Bordele-Euskampus campusak erkidego hau biltzen du:

  • 110.000 ikasletik gora.
  • 9.000 ikertzailetik gora.
  • Administrazio eta zerbitzuetako 5.000 lagun inguru.