
Badator "Pi Eguna", jende guztiarentzat, martxoaren 14an, Bizkaia Aretoan
2025eko martxoaren 14an, matematikari eskainitako ekitaldi bereziaren edizio berri bat egingo da Bilboko Bizkaia Aretoan (UPV/EHU): BCAM NAUKAS, Pi. Ekitaldi hau Basque Center for Applied Mathematics - BCAM zentroari eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrari esker egingo da, eta herrialdeko dibulgazio matematikoko figura interesgarrienetako batzuk izango ditu.
BCAM-NAUKAS 2025 programak goizeko eta arratsaldeko programazioa izango du. Goizean, tailer matematikoak egingo dira, matematika lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleei modu ludiko eta erakargarrian hurbiltzeko.
Arratsaldean, 15 minutuko hitzaldi zientifikoak izango ditugu, dinamikoak eta gertukoak, Bizkaia Aretoko Mitxelena aretoan. Horien bidez, Pi zenbakiak eguneroko bizitzan dituen propietateak eta aplikazioak ezagutuko ditugu, besteak beste.
Informazio gehiago UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren webgunean.
Argazkia: Pixabay

HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN
eta gure azken berriak posta elektronikoz jasoko dituzu