POCTEFA
proiektua : Ostiralean ospatu zen Ficoban, Irunen, 2020.urteko lehenengo Ocean i3
Mintegi arrakastatsua: "Plastiko bidezko kutsadura eta mugaz gaindiko ekonomia urdina: Eragile sozioekonomiko eta unibertsitate-komunitatearekin landutako erronka identifikazio" mintegia.
2020.urteko urtarrilaren 30a izan zen topaketaren eguna, non Bordeaux eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko elkarteetako 95 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten. Gainera, mugako bi aldeetako 14 gizarte eragile ere bertaratu ziren.
Goizaldeko helburu nagusia ikuspegiak aztertzea eta gizarte-eragileek proposatutako erronkei eman dakizkiekeen erantzunak edo ekarpenak planteatzea izan da, beti ere ardatz nagusia Euroeskualdearen mugaz gaindiko kostaldean plastikoek eragindako kutsadura izanik.
Diziplinarteko taldeak sortu ziren, eta horiek, proposatutako arazoetarako irtenbideak bilatzeko lan egiteaz gain, kulturen arteko mugak eta muga eleaniztunak gainditzeko ere lan egin zuten. Betiere erosoen sentitzen ziren hizkuntzan (gaztelera, frantzesa, euskara edo ingelesa) hitz eginez eta zentzua modu kolektiboan eraikiz.
Arratsaldeko jardunaldian, ikasleek, irakasleekin batera, erronka multzo bat hautatu dute, eta erronka horien gainean lanean jarraituko dute, diziplina desberdinetatik irtenbideak lankidetzan eman ahal izateko. Taldeek eduki akademikoak sortuko dituzte Gradu Amaierako Lanak (GRAL), Master Amaierako Lanak (MAL), praktikak, tutoretzapeko proiektuak edo unitate didaktikoak aurrera eramateko.
Azpimarratu behar da 2019-2020 urte honetan diziplina berriak batu direla, guztira 11 izanik. Ikuspegien espektroak, planteatutako arazoen ikuspegi integratuagoak eta konplexuagoak eraikitzea ahalbidetuko du, hori baita proiektu honen helburu nagusietako bat.
Hurrengo mintegian ikasleek egiten dituzten proiektuen aurrerapenak eta erronken ikuspegi ezberdinak ikusi ahal izango dira.
HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN
eta gure azken berriak posta elektronikoz jasoko dituzu