Euskampus Fundazioak fundazioaren lantaldean administrazioko teknikari lanak egingo dituen pertsona baten bila dabil.
Eginkizunak:
Aukeratutako pertsonak eginkizun eta zeregin hauek bete beharko ditu, besteak beste:
- Fundazioan kontularitzarekin, zergekin, lanarekin eta legeekin lotutako zereginetan laguntzea; zehazki:
- Fundazioaren unitateetako fakturak hartu, gorde eta erregistratzea.
- Nominak egitea.
- Kontratuak prestatzea eta gizarte segurantzarekin kudeaketa lanak egitea (langileen altak eta bajak).
- Proiektuen kontrol ekonomikoa eta justifikazioak prestatzea.
- Bankuetako gestioak. Zergak aurkeztea.
- Administrazioko askotariko jarduerak.
Baldintzak:
- Hiru urteko esperientzia egiaztatua antzeko lanpostu edo eginkizunetan.
- Unibertsitateko goi mailako titulazioa baloratu daiteke, batik bat,
- Lan Harreman eta Giza Baliabideetako gradua, Ekonomiako gradua edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradua.
- Kontularitzan ezagutza eta esperientzia izatea, baita lanaren, merkataritzaren eta zergen arloko legeei dagokienez ere.
- ERP ingurunean aurrez lan egin izana.
- SAGE ezagutzea baloratuko da.
- Sektore publikoari eta fundazioei buruzko legeak ezagutzea.
Interesdunek curriculum vitaea eta aurkezpen gutuna bidali behar dituzte martxoaren 6a baino lehen helbide elektroniko honetara: jobs@euskampus.eu; erreferentzia: #euskampus_tecnico_administracion.
HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN
eta gure azken berriak posta elektronikoz jasoko dituzu