Master, Enologia, Berrikuntza
UPV/EHUko MASTER OFIZIALA: ENOLOGIA BERRITZAILEA. TITULO BIKOITZA BORDELEKO UNIBERTSITATEAREKIN. 2020-2021ko edizioan 3 unibertsitate arteko masterra, UPNA (UNIVERSIDAD PUBLICA NAVARRA) delakorekin batera.
Enologia Berritzaileko masterrak sektoreari lotutako ezagutza eguneratuenak ematen ditu, baita enologiako eta ardo produktuak kudeatzeko eta saltzeko azken joeren berri ere. Enologiari eta ardoaren sektoreko enpresen kudeaketari lotutako prestakuntza integralean espezializatuta dagoen master ofizial bakanetako bat da, Espainia osoan. Horretarako, irakasle espezializatuak (bai UPV/EHUkoak, bai Espainiako nahiz nazioarteko beste unibertsitate batzuetakoak) eta sektorean prestigio handia duten profesionalak ditugu.
Eskola teorikoak: urtarriletik ekainera.
Praktikak: sektoreko enpresekin izenpetutako akordioak. Masterreko kredituen heren bat baino gehiago nahitaezkoak dira; guztira, 21 kreditu (6 kreditu, upeltegiko Kanpoko Praktiketan, eta 15 kreditu, Master Amaierako Lanean, upeltegi eta/edo ikergune batean).
Masterraren 2 ikasleen bideo testigaintza
Master hau UPV/EHUn ikasteko arrazoiak
Bordeleko Unibertsitatearekin, master titulu bikoitzera sartzeko aukera, kostu gehigarririk gabe. Titulu bikoitza ikasle hauei eskaintzen zaie:
- Enologiako Graduko (Mahastizaintza / Enologia) titulua dutenei
- EAZ/MK/FA/EAZZ/ZSAP (Ardo Enpresen Kudeaketa) graduko titulua dutenei:
EAZ: Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza
MK: Marketina
FS: Finantzak eta Aseguruak
EAZZ: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu Bikoitza
ZSAP: Zerga Sistema eta Administrazio Publikoa
Titulu bikoitza lortzeko, ikasleek 30 ECTSko “Stage de professionalisation” baten araberako Master Amaierako Lana (urtarriletik ekainera) egin beharko dute upeltegi eta/edo ikerguneren batean, Bordelen.
Doktoregorako sarbidea: master honek doktoregorako sarbidea ematen du, eta bereziki prestatzen ditu ikasleak doktorego programa hauetarako: “Enpresa Zuzendaritza, Ezagutza eta Berrikuntza” eta “Elikagaien Segurtasuna eta Kalitatea”. Bordeleko Unibertsitatearekin dugun lankidetza estuaren esparruan, doktorego tesi bat egin daiteke, tutoretzakidetzan.
Irteera profesionala: etorkizuna duen sektore honetan, enologian eta kudeaketa eta merkaturatze tekniketan ongi prestatutako profesionalak gero eta beharrezkoagoak dira. Master honek ezagutzak eguneratzen eta laneratzen lagun zaitzake, arlo hauetan jarduteko:
- Ardoaren produkzioaren arloan espezializatutako pertsonala.
- Upeltegien eta ardoaren sektoreko enpresen kudeaketa ekonomikoa.
- Upeltegiko jardueren koordinazioa.
Erakunde laguntzaileak: Espainiako eta Frantziako ardo eremu nagusietako upeltegi eta enpresa garrantzitsuak; Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila; Arabako Foru Aldundia; Gipuzkoako Foru Aldundia; Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea (NEIKER); ABRA Arabar Errioxako Upeltegien Elkartea; AZTI-Tecnalia; Arabako Txakolina (JD), Bizkaiko Txakolina (JD); Gipuzkoako Txakolina (JD); besteak beste.
Harremanetarako: PEREZ ELORTONDO, FRANCISCO JOSE (franciscojose.perez@ehu.eus)
HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN
eta gure azken berriak posta elektronikoz jasoko dituzu