Apirilaren 4an, Erasmus Mundus Joint Master Degree REM (Energia Berriztagarriak Itsas Ingurunean) masterreko Hautaketa Batzordearen bileran, Bilboko Ingeniaritza Eskolako II. Eraikineko P1M11 aretoan, 2019-2021 ikasturterako eskatzaileei ebaluazioa egin zitzaien (900dik gora ziren) EBk ematen dituen 17 beketarako hautagaiak aukeratzeko. Egun osoa elkarrekin lanean aritu ziren REM Partzuergoko 4 unibertsitateak: UPV/EHU (Espainia), Strathclyde (Erresuma Batua), NTNU (Norvegia) eta Ecole Central Nantes (Frantzia).
UPV/EHUko eta Euskampuseko zenbait agintarik minutu batzuetako agerraldia egin zuten, babesa erakusteko eta bertaratuekin iritziak trukatzeko. 1. irudian ikus daiteke taldearen argazkia.
HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN
eta gure azken berriak posta elektronikoz jasoko dituzu