• Albisteak

Nouvelle Aquitaine Euskadi Nafarroa Euroeskualdearen asanblada orokorrari buruzko albistearen oharra

 

Euroeskualdearen 2019ko martxoaren 22ko asanblada orokorra: Euskampus Bordeleren funtsezko zeregina 2018an eta perspektiba ezin hobeak hezkuntza, ikerkuntza eta berrikuntzarako

 

 

Iruñean, iragan den martxoaren 22an egindako azken asanblada orokorrean, bertako ordezkari eta agintari nagusien aurrean, Euroeskualdeak 2018. urteko jardueren balantzea aurkeztu zuen. Argi agertu zen bertan Euskampus Bordeaux campusaren funtsezko eginkizuna. Era berean, 2019rako aurrekontu ildoak deskribatu ziren.

 

Lau dira lehentasunezko lan-ardatzak.

Lehendabizikoak Euroeskualdearen antolaketarekin zerikusia duten jarduera guztiak biltzen ditu (eleaniztasuna, kultura, gazteria, eta bigarrenak ezagutzaren, berrikuntzaren eta enpresa-lehiakortasunaren ekonomia eta unibertsitate mailako mugikortasuna sustatzea du helburu. Hirugarren eta laugarren ardatzek lurralde iraunkortasuna sustatzea (mugikortasuna eta garraioa, nekazaritzako baliabideak, ingurumena eta turismoa) eta Euroeskualdearen gobernantza eta ikusgaitasuna bultzatzea dute helburu, hurrenez hurren. Azpimarratzeko, jakintzaren ekonomiaren arloan perspektiba ezin hobeak erakutsi direla, erakundearen aurrekontu orokorra argudio bikainez azaldu.

 

Euskampus-Bordeaux campusak toki nabarmena betetzen du 2018ko jarduera txostenaren “Jakintzaren, Berrikuntzaren eta Enpresen Lehiakortasunaren Ekonomia” atalean (ikus 10 eta 11. orriak).

Izan ere, 2014tik aurrera, Euskampus (Bordeleko unibertsitatea, UPV/EHU) Euroeskualdearekin sinatutako aliantza estrategiko sendoaren atala da, Euskampus Bordeaux Euroeskualdeko campusaren hedakuntzari dagokionez.

Gainera, ordutik hona, Euskampus Bordeaux campuseko kideek hainbat mailatan hartzen dute parte Euroeskualdeak bultzatu eta, Euroeskualdeko lurraldean lankidetzarako sektore ekonomiko hauetan sustatu diren ekimen anitzetan:

Era berean, nabarmendu behar da Euskampus Bordeaux campuseko ikasle ugarik Euroeskualdeko mugikortasunerako bekak jaso dituzte campusa sortu zenetik.

 

Garai honetan, Akitania Berria, EAE eta Nafarroako Euroeskualdeak europar integrazioaren motore bihurtu nahi duen honetan eta bere funtsak lankidetza estrategikorako proiektuetara (besteak beste, hezkuntzaren arloan) eta Euroeskualdeko ikasle unibertsitarioentzako beketara (% 66ko igoera) bideratzen dituen honetan, Euskampus Bordeaux campuseko kideek atsegin handiz eman nahi diote jarraipena lankidetza honi.

 

 

Informazio gehiago lortzeko Euroeskualdearen webgunean: 

 

Partekatu

Euskampus Fundazioa-ren isotipoa

HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN

eta gure azken berriak posta elektronikoz  jasoko dituzu

Pribatutasun politika onartzen dut.