Ozeanoen Eguna 1992ko ekainaren 8an izendatu zen lehen aldiz Rio de Janeiron, Munduko Foroan, Nazio Batuen Ingurumenari eta Garapenari buruzko Konferentziarekiko ekitaldi paralelo bat, aukera eman ziena gobernuz kanpoko erakundeei eta gizarte zibilari beren iritziak emateko ingurumen gaien gainean. 2008an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak erabaki zuen ezen, 2009tik aurrera, Nazio Batuek ekainaren 8a "Ozeanoen Mundu Eguna" izendatuko zuela.
Nazio Batuen Erakundeak "Ozeano iraunkor baterako berrikuntza" goiburua aukeratu duen urte honetan, Euskampusetik ospakizun honi lagundu nahi diogu garrantzia emanez Euskadi-Akitania Berria mugaz gaindiko itsasertzean garatzen diren ozeanoen balorizazio eta iraunkortasunarekin lotutako ekimen, proiektu eta ikerketei
Itsasertzeko 840 km partekatzen ditugularik, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko eta Bordeleko Unibertsitateko komunitateek, lurraldeko eta nazioarteko eragileekin batera, berrikuntza arduratsuaren aldeko apustua egiten dute mugaz gaindiko ekonomia urdina garatzen laguntzeko.
Euskampusek ospatzen du egun hau, Manu Sotok eta Ionan Marigomezek idatzitako post honekin.
HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN
eta gure azken berriak posta elektronikoz jasoko dituzu