LTCen mugaz gaindiko lankidetza-laborategietarako deialdi berria ireki da.
LTC berrietarako eskabideak aurkezteko epea 2021eko apirilaren 30era arte egongo da zabalik.
2015. urteaz geroztik, mugaz gaindiko lankidetzarako hainbat laborategi garatu dira Euskampus-Bordele Campusaren barruan, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Bordeleko ikerketa-taldeek elkarrekin lan egin dezaten. Esparru horren bidez, mugaz gaindiko ikerketa-komunitateak sortzea sustatu nahi da, ikertzaile junior eta seniorrek, ikasleek eta teknikariek parte har dezaten; horiek laborategi batetik bestera mugi daitezke mugarik gabe, eta ikuspegi eta programa bera partekatu.
Urteko LTC bakarra aukeratuko da, eta Euskampus Bordeaux Egunean iragarri ahal izango da.
Ikusi testu osoa eta eskabidea aurkezteko deskarga daitezkeen dokumentuetarako sarbidea.
HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN
eta gure azken berriak posta elektronikoz jasoko dituzu