LTC Sarea programaren xedea da Mugaz Gaindiko Lankidetzarako Laborategien (LTC) nazioartekotzeari laguntzea, bikaintasun zientifikoa hobetzea eta lurraldearekiko lotura sustatzea. Euskampus Fundazioak kudeatu eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzak finantzatzen du.
LTCko edo, hala badagokio, LTC bihurtzeko proiektuko (LTC Incubator) kide diren taldeen eta ikertzaileen erakundeak izango dira onuradunak. LTC Inkubagailuaren laguntza bi aldiz bakarrik eskatu ahal izango da.
Informazio gehiagorako eta 2024/07/19a (12:00 p.m.) baino lehen eskaerak aurkezteko, jarri harremanetan Euskampus Fundazioarekin helbide elektroniko honen bidez: contact@ltcsarea.eu.
Informazio gehiago LTC Sarearen webgunean.
HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN
eta gure azken berriak posta elektronikoz jasoko dituzu