Mugaz gaindiko lankidetzarako laborategiak (MLL) 2015az geroztik Euskampus-Bordele Campusaren barruan gauzatzen ari den lankidetza formula bat dira, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Bordeleko ikertaldeak elkarlanean aritzea ahalbidetuko duen erakunde esparru bat sortzera zuzendua. Esparru horren xedea da mugaz haraindiko ikerketa komunitateak sortzea, ikertzaile junior eta seniorrak, ikasleak eta teknikariak barnean hartuta, eta laborategi batetik bestera mugitu ahal izan daitezen mugarik gabe eta ikuspegiak nahiz programak partekatu ditzaten.
LTC programa aukera bat da Euskadiko eta Bordeleko ikerketa-taldeentzat, baldin eta aurretiazko lankidetza-ibilbidea eta etorkizuneko ikerketa-agenda partekatuko proiektua badute eta lankidetza bat aitortzeko urrats handia da, bi Ikertzaile Nagusik (IN) gidatzen dutena (Bordeleko batek eta EAEko batek).
Abantaila artean, topa dezakegun egin beharreko jardueretarako 10.000 euroko finantzaketa (bidaiak, ikasleentzako bekak, tailerrak antolatzearen gastuak, uda ikastaroak, etab.).
LTC 2025 deialdia zabalik dago LTC proposamena aurkeztu nahi duten ikerketa-taldeek hemen aurki dezakete informazio guztia.
Proposamenak aurkezteko epea: 2025ko apirilaren 4
HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN
eta gure azken berriak posta elektronikoz jasoko dituzu