• Albisteak

Lehendakariak Enpresa + Unibertsitatea gela berria bisitatu du, AICn

Gaur goizean, Iñigo Urkullu lehendakariak, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuarekin eta Bizkaiko Diputatu Nagusi eta AIC- Automotive Intelligence Center-en Patronatuko presidente Unai Rementeriarekin batera, abian jarri den lehen Enpresa + Unibertsitatea Gela bisitatu du Amorebieta-Etxanon. AIC automozio-zentroan kokatua dagoen gela honekin Eusko Jaurlaritza buru den Unibertsitate eta Enpresaren arteko 2022rako Euskal Estrategian jasotako helburuetako bat betetzen da: unibertsitatearen eta enpresaren errealitateak elkarri hurbiltzea, prestakuntza hobea eta enplegagarritasun handiagoa lortzeko.

  • Eusko Jaurlaritzaren Unibertsitate eta Enpresaren arteko 2022rako Euskal Estrategiaren emaitzaren ondorioz, Enpresa + Unibertsitatea gelan Euskadin kokatutako unibertsitateetako ia 320 ikaslek hartuko dute parte.
  • Bere helburuetako bat da, enpresa-erronka errealak ebatziz, unibertsitateko ikasleen prestakuntza sendotzea.
  • Lehendakariak 4Gune Clusterraren bileran hartu du parte. Clusterrean Ingeniaritza, Zientzia, Teknologia eta Farmaziako Fakultateak eta Eskolak daude, baita Confebask eta Basque Industry 4.0 Pilotatze Taldea ere.

Gela bisitatu ondoren, Lehendakaria 4Gune Clusterreko kideekin bildu da. Cluster hori Unibertsitate eta Enpresaren arteko 2022rako Euskal Estrategiaren emaitza gisa sortu da, eta Enpresa eta Unibertsitatearen arteko gela bezalako ekimenak bultzatzen dihardu. Clusterrean, eta Hezkuntza Saila buru dela, Ingeniaritzako, Zientziako, Teknologiako eta Farmaziako Fakultateek eta Eskolek, Confebaskek, Euskampusek, Makina Erreminta Institutuak, Innobasquek eta Basque Industry 4.0 Pilotatze Taldeak —Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluan sartua— hartzen dute parte. Dekanoak, zuzendariak eta Clusterra osatzen duten gainerako pertsonak Lehendakariarekin 30 minutuz bildu dira, eta orain arte egindako lanaren emaitza nagusiak helarazi dizkiote.

 

Informazio gehiago.

Partekatu

Euskampus Fundazioa-ren isotipoa

HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN

eta gure azken berriak posta elektronikoz  jasoko dituzu

Pribatutasun politika onartzen dut.