• Albisteak

Lankidetzarako ikerketa sustatzeko deialdia zabaldu du UPV/EHUk

Laguntza garrantzitsu bat erakundeen arteko kolaborazioak sustatzeko Jakintza Guneen erronkei erantzunez.

Deialdi honek jarraipena ematen die Euskampusek azken urteetan katalizatu eta babestu dituen ekimenei. Zehazki, bereziki interesgarria izan daiteke “Lankidetza proiektuei” buruzko III. modalitatea. Horren barruan diruz lagunduko dira ikertaldeen diziplinartekotasuna areagotzeko xedea duten proiektuak. Aukera egongo da jarduera berritzaileak garatzeko, eta horiek proiektuak ahalbidetuko dituzte, Europako finantzaketarekin, edota ikertaldeek euren artean kolaboratzeko ekimenen bidez. Horrelakoak dira, esate baterako, Mugaz Haraindiko Lankidetza Laborategiak (LTC) edo Joint Research Laboratory (JRL) direlakoak.

Modalitate horren baldintza nagusien artean, honako hauek nabarmendu behar dira:

a) UPV/EHUko 2 ikertalderen parte hartzea, gutxienez;

b) Ikertzaile nagusia UPV/EHUri adskribatuta egotea;

c) Proiektu bakarra aurkezteko muga.

Informazio gehiago hemen.

 

Partekatu

Euskampus Fundazioa-ren isotipoa

HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN

eta gure azken berriak posta elektronikoz  jasoko dituzu

Pribatutasun politika onartzen dut.