Oferta de empleo - Responsable de medios en Unidad de Cultura Científica e Innovación

Lan eskaintza - Hedabideen arlorako arduraduna Kultura Zientifikoko eta Berrikuntza Unitatean

Lan eskaintza:

Hedabideen arlorako arduraduna Euskampus Fundazioko Kultura Zientifikoko eta Berrikuntza Unitatean,

Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Tecnalia Fundazioak, Donostia International Physics Centerrek (DIPC) eta Bordeleko Unibertsitateak (UB) bultzatzen duten irabazi asmorik gabeko erakundea da Euskampus Fundazioa. Fundazioak Kazetaritzan edo antzeko titulazioan graduatutako profesional bat behar du, hedabideen arloko arduradun gisa lan egiteko Kultura Zientifikoko eta Berrikuntza Unitatean.

Eginkizunak:

Hautatutako pertsonak, besteak beste, zeregin hauek bete beharko ditu:

  • Prentsa oharren, copy-ak, dibulgaziozko artikuluak, eta abar.
  • Hedabideekin harremanak kudeatu.
  • Komunikazio arloko estrategiaren diseinua eta kudeaketa.
  • Datuen analisia eta kudeaketa.

Eskaintza:

Lanaldi osoan berehala hastea (40 ordu astean). Jardun mistoa: telelana eta bulegokoa (Bilboko egoitzan). Komunikazio zientifikoaren arloan diziplina anitzeko lan-ildoak dituen unitate batean parte hartzea.

Interesa dutenek curriculuma eta aurkezpen-gutuna bidali beharko dituzte jobs@euskampus.eu helbide elektronikora, #ucci24 erreferentziarekin, 2024ko abenduaren 20a baino lehen.

Ikusi lan eskaintza osoa hemen.

 

Partekatu

Euskampus Fundazioa-ren isotipoa

HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN

eta gure azken berriak posta elektronikoz  jasoko dituzu

Pribatutasun politika onartzen dut.