Lan eskaintza:
Gizarte-berrikuntzako komunikazio-arduraduna Agirre Centerren
Agirre Lehendakaria Center (ALC) Euskampus Fundazioan integratutako gizarte-berrikuntzako laborategi bat da. Haren jarduera-esparruak giza garapen jasangarriko eredu berriei buruzko ikerketa eta esperimentazioa dira. Irismena: Gizarte- berrikuntzako proiektuen komunikaziorako estrategia ezartzen laguntzea.
Eginkizun orokorrak:
- Diseinua. Dokumentuen, txostenen, materialen, datuak bistaratzeko infografien eta beste euskarri batzuen diseinu grafikoa, aurrez zehaztutako ildo grafiko eta marka batean oinarrituta.
- Idaztea. K aldizkaria argitaratzen laguntzea (testuak editatzea, idazleak kudeatzea, posta-bidalketaren koordinazio orokorra, aldizkaria aurkezteko ekitaldia eta abar).
- Webeko edukiak 3 hizkuntzatan idaztea astero.
- Urteko memoriak 3 hizkuntzatan idaztea.
- Beste euskarri batzuetako edukiak sortzea. Bideoak, podcastak, argazkiak eta abar.
- Mantentze-lana. Komunikazioko tresna eta kanalak 3 hizkuntzatan kudeatzea (sare sozialak, hileko newslettera, beste batzuk)
- Kudeaketa. Ekitaldiak antolatzea eta koordinatzea.
Interesdunek jarraian aipatuko ditugun dokumentuak posta elektroniko bidez bidali beharko dituzte, abenduaren 14a baino lehen (egun hori barne), lierni@agirrecenter.eus helbidera, erreferentzian honako hau jarrita: komunikazioa eta diseinua.
Zehazki, dokumentu hauek bidali behar dituzte:
- Curriculuma.
- Aurkezpen-gutuna, lanposturako motibazio pertsonalak azalduta. Gutunaren helburua ALCn lan egin nahi duten pertsonak hobeto ezagutzea eta zer bilatzen duten jakitea da, baita hautagaien idazmena baloratzea ere.
- Lanen portfolioa: argitalpenak, diseinuko piezak, ikus-entzunezko piezak, idazkiak
Ikusi lan eskaintza osoa hemen.
HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN
eta gure azken berriak posta elektronikoz jasoko dituzu