-
KSIguneko prestakuntza- eta ikerketa-programei eta Euskadiko kultura- eta sormen-industrietako enpresa eta beste motako erakundeei zuzenduta.
KSIgune “Konexio Proiektuak” deialdiak goi mailako hezkuntzaren eta kultura eta sormen sektoreen arteko konexioa eta lankidetza bultzatu nahi ditu bere eragileen bitartez, eta horretarako, helburu hauek ditu: Kulturaren eta sormenaren euskal ekosistemaren nodoen aberastasuna nabarmentzea; haien arteko lankidetza laguntzea (nazioartean eta beste sektore batzuekin), eta gizartean duten eragina indartzea.
Zehazki, diruz lagunduko dira Gradu amaierako lanak, Master amaierako lanak, ikasgaiko lanak eta ikerketa-proiektuak. Proiektu guztiek ekarpen positiboa egin behar diete erronka sektorialei -sormen- eta kultura-industrietako sektore bati edo gehiagori eragiten dieten erronkei, eta/edo Euskadiko hiru trantsizioak (teknologiko-digitala, energetiko-ingurumenekoa eta demografiko-soziala) kokatzen diren erronka globalei.
Deialdia proiektuak bidaltzeko 2022ko irailaren 30era arte irekita egongo da edo helburu horretarako bideratutako diru-kopurua agortu arte.
Ikusi hemen deialdiari buruzko informazioa.
Gehiago irakurri nahi baduzu, ikusi KSIgune webgune ofiziala.
HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN
eta gure azken berriak posta elektronikoz jasoko dituzu