• Albisteak

Euskampuseko Fotonika komunitatearen Lab Course-ren lehenengo edizioa

Abenduaren 13tik 17ra Bilbon eta Donostian egindako ikastaroa, Bordeleko Unibertsitatearekin elkarlanean

 

Euskampuseko Fotonika KomunitateakBordeleko Unibertsitateko Grad Programme de Recherche Light-eko taldearekin elkarlanean, Lab Course-ren lehenengo edizioa antolatu du, Bilbon eta Donostian, abenduaren 13tik 17ra, Bordeleko Light Science and Technologies Masterreko 4 ikaslerekin.

Astean zehar, ikasleek aukera izan zuten Fotonika euskal komunitatea osatzen duten ikertaldeekin lan egiteko eta harremanetan egoteko; guztira, 7 laborategi bisitatu eta esperimentatu zituzten benetako praktikak eginik: 

  • Nanomaterials and Spectroscopy (Materialen Fisika Zentroa, Donostia)
  • Quantum Nanophotonics (Materialen Fisika Zentroa, Donostia)
  • Magneto-optics (CIC Nanogune, Donostia)
  • Nanooptics (CIC Nanogune, Donostia)
  • Applied Photonics (Ingeniaritza Eskola, UPV/EHU, Bilbo)
  • Laser spectroscopy (Ingeniaritza Eskola, UPV/EHU, Bilbo)
  • Molecular Spectroscopy (Zientzia eta Teknologia Fakultatea, UPV/EHU, Leioa)

Light Science and Technologies Mater students

Irudian, masterrearen ikasleak.

Jarduera hau oso aberasgarria izan da ikasleentzat; izan ere, ezagutza berriak eskuratu eta fotonikaren arloan aplika daitezkeen ikerketarako teknika eta metodologia espezifikoak praktikan jarri ahal izan dituzte, arlo berriak aurkituz eta zuzenean lehen mailako ikertzaileekin lan eginez.

Lehenengo esperientzia hau aukera paregabea izan da lankidetza berriak sortzeko Euskampuseko Fotonika komunitatearen eta Bordeleko Unibertsitateko Grand Programme de Recherche Light-eko taldearen artean.  

 

Fotonikaren webgune ofizialan duzu informazio gehiago.

 

Partekatu

Euskampus Fundazioa-ren isotipoa

HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN

eta gure azken berriak posta elektronikoz  jasoko dituzu

Pribatutasun politika onartzen dut.