• Albisteak

EUSKAMPUS-BORDEAUX EGUNA - 2018ko Azaroak 30ean, Donostian - Gorde ezazu data!

BERRIA! Badago eskura ekitaldiaren bideoa, ikusi :

 

 

 

2018ko azaroaren 30ean, Donostian, UPV/EHUko Campuseko Ignacio Mª Barriola eraikinean ospatu zen Euskampus-Bordeaux Eguna.

Euskampus-Bordeaux Egunean elkartu egiten dira azken urte hauetan Euskampusen testuinguruan bultzatu izan diren bi ekimen nuklear nagusiak: Jakintza Guneen Komunitatea eta Euskampus-Bordeaux Campusa.

 Eman izena hemen

Itzulpen automatikoa eskaini zen (Euskara, Frantzesa, Gaztelania).

Euskampus-Bordeaux Eguna ikuspegi bikoitz batetik planteatzen da:

  • Euskampus – Bordeaux Sinposiumaren 2014, 2015 eta 2017 edizioak, hurrenez hurren, Bordelen, Donostian eta Bordelen ospatuak. Euskampus-Bordeaux Sinposiumek lagundu egin dute UPV/EHUren eta Bordeleko Unibertsitatearen arteko lankidetza abian jartzen, egituratzen eta sendotzen, dagozkien bazkideen komunitateekin batera, Euskampus eta IdEx Bordeaux bikaintasun proiektuen esparruetan. Sinposium bakoitzean izandako bi jardunaldi handitan tailerrak egin ziren, ikertzaile zientifikoek koordinatuak, administrazio eta zerbitzuetako langileentzako saioak, kotutoretzako doktorego komunitatearentzako saioak eta jarduerak, elkarraldi bilateralak, lehiaketak eta osoko bilkurak. Hori guztia elkarraldi sozialak ahalbidetzeko tarteak eta guneak ahalbidetuz, hizkuntzen eta kulturen aniztasunak adierazten duen aberastasuna ospatu eta bizitzeko, eta laguntasun eta adiskidetasun harremanak ezartzeko.
  • Euskampus Eguna, 2017ko azaroan Bilbon ospatua. Euskampus Eguna UPV/EHUko, Tecnaliako eta DIPCko ikertzaileen arteko lan-jardunaldi bat izateko planteatu zen, Euskampus Jakintza Guneen Komunitatearen sustapena, 2017an zehar aurrera eramandakoa, burutzeko helburuz.

 

Aurten, 2018an zehar, Jakintza Guneen dinamikari jarraitasuna ematen ari zaio, Euskampus-Bordeaux Campusaren Jardute Plan berri bat ezartzeko lanean jardun dugu, eta hainbat workshop eta bilera egiten ari gara UPV/EHU, Tecnalia, DIPC eta Bordeleko Unibertsitateko taldeen artean. Izan ere, horregatik da Euskampus-Bordeaux Eguna 2018 abagune hobezina bi ekimen horiek, eta haien atzean dauden komunitateek, elkarri begiratzeko, elkar aintzatesteko eta elkar erakartzeko, horrela emango baitzaio hasiera etapa berri bati Euskampuseko kide diren erakundeen arteko aliantza instituzionalen garapenean.

 

Euskampus-Bordeaux Eguna jardunaldi ireki bat bezala planteatzen da, UPV/EHU, Tecnalia, DIPC eta Bordeleko Unibertsitateko pertsona ororentzat. Hala ere, lekua mugatua denez gero, erregistro bat egingo da Euskampus webgunean egin den inskripzio ordenari jarraituz (behar adina denborarekin jakinaraziko da). Taldeentzako garraioa eskainiko da Leioatik, Bilbotik, Gasteiztik eta Bordeletik Donostiara joateko.

Euskampus Fundazioak koordinatzen du Euskampus-Bordeaux Eguna.

 

 

 Programa deskargatu hemen.

Euskampus-Bordeaux Egunak programa hau du:

 

10:15 - 11:00 Akreditazioa eta ongietorria egiteko kafea

 11:00 - 11:30 Jardunaldiari hasiera emateko ekitaldi instituzionala

                  Nekane Balluerka, UPV/EHUko Errektorea

                  Manuel Tuñon de Lara,  UNIVERSITÉ DE BORDEAUXeko Errektorea

                  Iñaki San Sebastián, TECNALIAko CEO

                  Pedro Miguel Etxenike, DIPCeko Lehendakaria

11:30 - 13:30 Osoko Bilkura

Jakintza Guneen aurkezpen orokorra

Euskampus-Bordeaux dinamikaren aurkezpen orokorra

Aurkezpena Jakintza Guneen arabera

Aurkezpena Euskampus-Bordeaux workshopen eta bileren arabera 

14:00 - 15:15 Halll-a 1. solairua - Lunch posterrekin

15:15 - 15:45 Auditorioa - Nire tesia 180 segundotan. Co-tuelle Doktoretza Tesiak MT180 formatuan aurkezpenak

15:45 - 16:15 Hitzarmenen izenpe publikoa

16:15 - 16:45 Jardunaldiari amaiera emateko ekitaldi instituzionala eta konklusioak

16:45 –  Hall-a. 1ª solairua. Kafea eta edari freskagarriak agur gisa

17:30  - Egunaren amaiera

 

Espero dugu bigarren Euskampus-Bordeaux Egun hau oihartzun handikoa izatea aliantzak zabaltzeko UPV/EHUren, Bordeleko Unibertsitatearen, Tecnaliaren, DIPCren eta aurrekoen erakunde laguntzaileen artean Euskal Herrian eta Bordeleko hiriaren inguruan.

 

 

Partekatu

Euskampus Fundazioa-ren isotipoa

HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN

eta gure azken berriak posta elektronikoz  jasoko dituzu

Pribatutasun politika onartzen dut.