Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak 2019ko jarduera txostena argitaratu berri du (hemen eskura daiteke). Txosten horrek Euskampus Bordeaux campusa seinalatzen du euroeskualdeko unibertsitate sistemaren elementu egituratzaile gisa (Plan estrategikoko "Enpresen Ezagutzaren, Berrikuntzaren eta Lehiakortasunaren Ekonomia" 2. ardatzaren parte da).
Euskampus Bordeaux campuseko bazkideak harro daude duela urte batzuetatik Euroeskualdearen babesa jasotzeaz 2020an berritutako lankidetza estrategikoko hitzarmen baten bidez, eta, era horretara, ikertzaileen eta ikasleen mugikortasuna eta unibertsitateen arteko tituluen diseinua sustatzen dira, edo urtean behin komunitatea elkartzen duen Euskampus Bordeaux Eguna antolatzen da haien aurrerapenak publikoki partekatzeko eta Euroeskualdeko beste eragile batzuekiko zubi berriak eraikitzeko.
Informazio gehiago Euroeskualdearen webgunean:
HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN
eta gure azken berriak posta elektronikoz jasoko dituzu