Pedro Miguel Etxenikek hasiera emango dio Zinema eta Zientzia zikloari "Oppenheimer: zientziaren dilemak" hitzaldiarekin.
Hitzaldia 18:00tan hasiko da (45 min) eta proiekzioa 19:00tan.
18:00 “Oppenheimer: zientziaren dilemak” – Pedro Miguel Etxenikeren inaugurazio hitzaldia
Robert Oppenheimerren figurak interes orokorra pizten jarraitzen du. Manhattan proiektuaren lider zientifiko eta bonba atomikoaren sortzaile izateagatik da ezaguna batez ere, eta nortasun konplexu eta liluragarria zuen. Bizitza osoan zehar, moralki zalantzan jarri zituen bere lanaren ondorioak, arma nuklearrak erabiltzearen aurka azalduz. Fisika atomikorako aurkikuntza handien garaian, gerraren tragediaren testuinguruan, nola bihurtzen da baldar supergaitu bat, lider intelektual sofistikatu eta karismatiko? Hitzaldian, bere bizitza markatu zuten dilema pertsonalak, intelektualak, etikoak eta politikoak ikusiko ditugu.
19:00 Oppenheimer (Christopher Nolan, 2023) emanaldia
Robert Oppenheimer fisikaria Manhattan proiektu ultrasekretua gidatzeko hautatu zuten Bigarren Mundu Gerran. Zientzialari-talde batek lagundurik, urteak eman zituen bonba atomikoa garatzen eta diseinatzen. 1945eko uztailaren 16an mamitu zen fisikariak eginiko lana: urte hartan gertatu zen historiaren ibilbidea betiko aldatu zuen lehenbiziko leherketa nuklearra.
(Bertsioa: Ingelera, Azpitituluak: Gaztelera, Aurkezpena: Gaztelera)
HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN
eta gure azken berriak posta elektronikoz jasoko dituzu