• Albisteak

COVID-19 eta lankidetzako erantzun konplexua

Euskampus Fundazioak Euskampus Erresilentzia Covid-19 programa abiarazi du.

Erronka handiei aurre egin behar izan diegu eta, halaber, hemendik aurrera erronkei ere erantzun beharko diegu COVID-19aren pandemiak eragindako krisi sanitarioagatik eta euste neurrien ondorio sozioekonomikoak direla eta. Hori horrela, zabalduko zaizkigun agertoki berriek prestakuntza gehiago eta hobea eskatzen dute, bizi duguna bezalako edo bestelako arriskuen ziurgabetasunari erantzuteko moduan egongo bagara.

Oraingo agertokian, Euskampus Fundazioak Euskampus Erresilientzia Covid-19 programa abiarazi du COVID-19arekin zerikusia duten erronketara bideratutako elkarlaneko proiektuak –horrez gain, gizartean eragiteko ahalmen handia dutenak– babestu eta katalizatzeko.

Epea zabalik dago 2020ko uztailaren 27ra arte.

Ikusi hemen programaren aurkezpen osoa.

 

Partekatu

Euskampus Fundazioa-ren isotipoa

HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN

eta gure azken berriak posta elektronikoz  jasoko dituzu

Pribatutasun politika onartzen dut.