Euskampus - Bordeaux
01/ Ekosistema
02/ Jatorria, misioa eta helburuak
Bordeaux-Euskampus Campusaren
jatorria, misioa eta helburuak
Jatorria
Bordeaux-Euskampus Nazioarteko Bikaintasunerako Euroeskualdeko Campusa 2011n sortu zen, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Bordeleko Unibertsitatearen arteko aliantza estrategikoa izateko, Euskampus eta IdEx-Bordeaux bikaintasun ekimenen testuinguruan.
Misioa
Bi unibertsitate horien bazkide estrategikoekin goi mailako hezkuntzako, ikerketako eta berrikuntzako eremu bat eratzea da misio nagusia.
Helburuak
Hezkuntza eta enplegagarritasuna
Ikasleentzako eskaintza akademiko profesionalizatzailea eta nazioarteari begira erakargarria handitzea, bi unibertsitateen arteko mugikortasuna, titulu bikoitzen garapena, nazioarteko masterrak eta abar sustatuta.
Ikerketa eta berrikuntza
Europan erreferentzia izango den ikerketa eremu bat konfiguratzea, ikerketa eta garapen egitura eta dinamiketan sinergia handiagoak bultzatzeko, Mugaz Gaindiko Lankidetza Laborategiak, doktoregoen tutorekidetza, doktorego ondokoen tutorekidetza, ikerketa proiektuak eta abar sustatuz.
Lurralde konpromisoa
Espezializazio adimenduneko estrategiak sendotzea, eskualde berrikuntzako ekosistemak sustatuta eta eskualdeen arteko harreman kulturala eta linguistikoa indartuta.
Nazioarteko proiekzioa
Bi unibertsitateen nazioarteko proiekzioa handitzea, eta proiektuetan elkarrekin parte hartzea Europako Ardatz Atlantikoa indartzearren Europa 2020 estrategiaren barnean, Knowledge Innovation Communities-ak gauzatzeko, Europako unibertsitateak garatzeko, etab.
03/ Euskampusen rola
Euskampusen rola
Euskampus Fundazioa, proiektua martxan jarri zenetik, batetik, erakunde kideen eta, batez ere, ikerketa zentroen atxikipen instituzionalaren katalizatzailea izan da, batik bat, Euskampus-Bordeaux Campuseko liderra izanda, eta, bestetik, Euskampus-Bordeaux Campusa kudeatu eta gobernatzeko tresna eragilea.
Aipatu behar da Euskampus-Bordeaux Campusaren kudeaketa bere gain hartuta daukatela unibertsitateon administrazio eta zerbitzu zuzendaritzek, DIPCkoek eta Tecnaliakoek. Bertako talde adituek aholkatzen diete proiektuen buruei, irakasle eta ikertzaileei, ikasleei eta abarri titulu bikoitzak sortzean, deialdietarako proposamenak diseinatzean, askotariko lankidetza hitzarmenak prestatzean, etab.
Euskampus Fundazioko taldeak Euskampus Bordeaux Campusa zabaltzeari begira egiten dituen zereginetako bat da Euskampus-Bordeaux Campuseko askotariko taldeak (ikasleak, irakasleak, ikertzaileak) dinamizatzea hainbat arlotan (besteak beste, hezkuntza, enplegagarritasuna eta ekintzailetza; ikerketa eta berrikuntza, eta eskualde konpromisoa), hauen bidez:
- bilera, topaketa, lantegi, jardunaldi eta abar antolatuta eta haietan lagunduta,
- hiru arloetan aipatutako taldeen etengabeko segimendua eginda eta haiei lagunduta,
- arlo bakoitzean programa operatiboak zabalduta, etab.
Proiektuak
CORTAR Euskampus Resilience COVID19
CORTAR SARS-CoV2 Receptor targeting for the treatment of COVID19 patients. Coronavirus receptor targeting. CORTAR project is one of the projects selected in 2020 Euskampus Mission Resilience Program COVID 2019.