LTC Sarea

LTC Sarea

Mugaz Gaindiko Lankidetza Laborategien Sarea.

Jatorria: Mugaz gaindiko lankidetza laborategiak (MLL)

Mugaz gaindiko lankidetzarako laborategiak (MLL) 2015az geroztik Euskampus-Bordele Campusaren barruan gauzatzen ari den lankidetza formula bat dira, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Bordeleko ikertaldeak elkarlanean aritzea ahalbidetuko duen erakunde esparru bat sortzera zuzendua. Esparru horren xedea da mugaz haraindiko ikerketa komunitateak sortzea, ikertzaile junior eta seniorrak, ikasleak eta teknikariak barnean hartuta, eta laborategi batetik bestera mugitu ahal izan daitezen mugarik gabe eta ikuspegiak nahiz programak partekatu ditzaten.

MLL aitortzaren abantailak

  • Egin beharreko jardueretarako finantzaketa (bidaiak, ikasleentzako bekak, tailerrak antolatzearen gastuak, uda ikastaroak, etab.), 10.000 €/urte artekoa (5.000 € UPV/EHUk eta 5.000 € UBx-ek).
  • Doktoregoko ikertzaile bat finantzatzea gidaritza bateratupean aritzeko, UPV/EHUren eskutik.
  • Doktorego ondoko ikertzaile bat finantzatzea, UBx-en eskutik.
  • MLL babesaren iraupena: 4 urte (ez luzagarriak). Epea igaro ondoren, MLL aitortzari eutsi ahal izango zaio, baina finantzaketa gehiago gabe.

Zer da MLL bat?

MLL bat hormarik ez duen laborategi bat da eta helburu hauek ditu:

  • Alor jakin batean ikerketa proiektuak egitea, emaitza zientifikoen balio erantsia handitzeko eta baterako ikerketa EBn eta nazioartean ikusgarriago egiteko.
  • Munta handiko proiektuen haztegi izatea, kanpo finantzaketa erakartzeko (batik bat, EBkoa).
  • Ikertzaileen nazioz haraindiko komunitate iraunkor bat sortzea, ikasleak, doktoreak eta irakasle junior nahiz seniorrak barne hartuta.
  • Baterako prestakuntza eskaintza garatzea, batik bat, masterretan.

 

MLL bat eratzeko baldintzak

Aurretiko ibilbidea

Mugaz gaindiko laborategi bat jada indarrean den lankidetza bat aitortzeko urrats handia da, eta bi Ikertzaile Nagusik (IN) gidatzen dute (Bordeleko batek eta EAEko batek). Ondorioz, MLLetako ikertzaile nagusiek lankidetza hori lehenagotik datorrela eta sendoa dela frogatu beharko dute.

Gai eremua

Espero da MLLek eremu zientifiko handiegia ez hartzea, baizik eta arlo zientifiko jakin bateko ikerketa eta gaikuntza proiektu espezifikoak ardatz izatea.

Iraunkortasuna

Lau urteko epea igarotakoan, MLLak finantzaketa sistema propio bat izatea espero da, jardueraren eta doktorego aurreko nahiz ondoko langileak aldi baterako kontratatzearen ondoriozko gastuei aurre egiteko.

Lehia

Urtean MLL bakarra hautatuko da eta Euskampus Bordeaux Egunean iragarriko da.

Martxan dauden MLLak

Gaur egun, sei (7) MLL proiektu daude «bizirik»:

  • ecotoxicologia delakoekin erlazionatuta, LTC AquEus
  • fotonika eta laser delakoekin erlazionatuta, LTC Translight
  • Parkinson gaixotasunarekin erlazionatuta, LTC ComorPD (Non-motor CoMorbidities in Parkinson's Disease) 
  • Kimika fisikoan LTC QuantumChemPhys (Kimika eta fisika teorikoak eskala kuantikoan)
  • Ingeniaritzan, LTC AENIGME (Fabrikazio garbiari eta ekodiseinuari buruzko Akitania-Euskadi sarea)
  • Matematiketan, LTC TRANSMATH (Matematikak eta matematiken aplikazioak)
  • Zementu berdean: LTC Green Concrete (hormigoia eta zementua oinarri duten material jasangarriagoak ekoizteko prozesuen zientzia eta garapena).

2024ko MLL Sarearen Deialdia

Proposamenak aurkezteko epea: 2024ko uztailaren 19a, 12:00 p.m.

  • Eskaera prozeduraren testu osoa hemen deskarga daiteke.
  • LTC Sarea txantiloia, 2024-2025 laguntza eskatu nahi duten existitzen den LTCren baterako, hemen.
  • LTC Sarea Inkubagailuaren txantiloia, etorkizunean LTC proiektu bat aurkeztu nahi duten eta ikerketa agenda bera duten ikertaldeentzat, hemen.

LTCko edo, hala badagokio, LTC bihurtzeko proiektuko (LTC Incubator) kide diren taldeen eta ikertzaileen erakundeak izango dira onuradunak. LTC Inkubagailuaren laguntza bi aldiz bakarrik eskatu ahal izango da.

Informazio gehiagorako eta 2024/07/19a (12:00 p.m.) baino lehen eskaerak aurkezteko, jarri harremanetan Euskampus Fundazioarekin helbide elektroniko honen bidez: contact@ltcsarea.eu

Euskampus Fundazioa-ren isotipoa