Ana Zubiaga
Biologian doktorea
Biologian doktorea UPV/EHUn. Doktoretza-ondoko ikerketak Estatu Batuetako Tufts eta Harvard unibertsitateetan burutu nituen. Egun, Genetikako katedraduna naiz UPV/EHUn. Minbiziaren Biologia Molekularra izeneko ikerketa-taldearen burua. Gure ikerketaren ardatz nagusia zera da, ziklo zelularraren erregulazio genetikoa eta bere garrantzia minbizian eta beste patologia degeneratibo batzutan aztertzea. Espainiako Ikerkuntza Agentziako (AEI) gestorea, Kataluniako Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziako (AQU) kidea, eta JAKIUNDE Zientzia, Arte eta Letren Akademiako kide osoa.