Argazkigintza zientifikoaren erakusketa ikusmen-desgaitasuna duten edo ez duten publiko orokorrari eta adin guztietako publiko bati zuzenduta dago. Erakusketa ikastetxeei eskainiko zaie, eta bisita gidatuak egingo dituzte ikerketa taldeko kideek. Bizkaia Aretoan, Abandoibarra kalean, 2020ko Otsailaren 10tik-20ra.
Erakusketaren helburua estetikoa zein hezitzailea da. Argazki bakoitza azalpen dibulgatzaile batekin lagunduta joango da, eta horrek bisitariei aukera emango die, nahi duten mailara arte, begiaren ezagutzan, haien gaixotasunetan edo, besterik gabe, argazkien estetikarekin gozatzeko. Horrez gain, bisitaria ingurumena zaindu beharraz kontzientziatu nahi dute.
Bizkaia Aretoko Txillida aretoan 16 argazki zientifiko jarriko dituzte ikusgai, hainbat motatako mikroskopioekin eginak (fluoreszentziakoak, elektronikoak eta ekorketakoak). Argazkiak koloretakoak dira, aluminio gainean inprimatuak eta marko beltz baten barnean kokatuak. Koadroen neurriak 70x60 eta 60x60 cm-koak dira.
Inaugurazio hitzaldia, otsailaren 10ean arratsaldeko 18: 30etan izango da Bizkaia Aretoako Oteiza aretoan, Elena Vecino EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Biologia Zelularreko katedradunak emango du. .
Erakusketa erabat egokituta egongo da ikusmen-urritasuna duten pertsonentzat, eta, horretarako, 14 marrazki eta argazki egongo dira paretari lotutako atriletan jarrita; bertan, argazkiak itsatsiko dira, ehundura eta erliebe desberdinekin, braillez emandako azalpenekin eta argazki bakoitzerako QR kode batekin. Horrek argazki, eskema edo marrazki bakoitzaren deskribapena izateko aukera emango dio bisitariari. Horrez gain, ukitzeko maketak ere izango dira, bai balearena eta baita balearen begiarena ere.
Tamaina errealeko (18 x 3 metro) balearen marrazki handi bat izango da erakusketaren buru, eta horrek planetan bizi den ugaztunik handienaren handitasuna ikusteko aukera emango dio bisitariari. Gelan hondoan, baleek igorritako soinua izango da Mikel Arce doktorearen kolaborazioari esker.
Aretoaren erdian, balea lehorreratu zen hondartzan bildutako plastikoak erakutsiko dira, jendeak plastikoa itsasora ez botatzeko beharraz kontzientziatzeko asmoz.
UPV/EHUko Campusan argitaratutako bideoa ikusi
HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN
eta gure azken berriak posta elektronikoz jasoko dituzu