- Albisteak
4GUNE-Ingenieritza, Zientzia eta Teknologiako Unibertsitate Hezkuntzako Klusterrak bat egiten du Berrikuntza Maparekin
4GUNE-Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiako Unibertsitate Hezkuntzako Klusterrak bere programak sartu ditu Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak sustatutako Euskal Berrikuntzaren Mapan.
“Berrikuntza Mapa” delakoak leihatila bakar gisa funtzionatzen du enpresen lehiakortasuna eta iraunkortasuna hobetzeko balio duten irtenbideak enpresen eskura jartzeko, ekintza edo esku hartze berritzaileetatik abiatuta. Berrikuntzaren Euskal Sistemako eragileek sustatutako produktu, zerbitzu profesional eta laguntza tresnei buruzko informazioa eskuratzea ahalbidetzen du aipatutako mapa horrek. Honako hauen berrikuntzan oinarritutako 200 irtenbide baino gehiago aurki daitezke “Berrikuntza Mapa”n: estrategia eta plangintza, gaitasunak, produktua, prozesua, antolaketa eta merkatua. Irtenbide horien artetik, 4GUNE- Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiako Unibertsitate Hezkuntzako Klusterrak sustatutako programak bisitatu daitezke, esaterako: Enpresa+Unibertsitatea programa, Adimen Teknologiko Mugaz gaindiko Laborategia, 4.0 Industriako Gaitasunen Mapa.
Ikusi hemen Berrikuntza Mapa.
HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN
eta gure azken berriak posta elektronikoz jasoko dituzu