Zinema eta Zientzia zikloaren 8. edizioa, denboraren eta espazioaren kontzeptua aztertzen duen film-programa interesgarri batekin.
Zinema eta Zientzia zikloaren zortzigarren edizioak denboraren kontzeptuan sakontzea proposatzen du. Helburu horrekin, hamabi film proiektatuko dira, urtarriletik martxora bitartean, Gasteizen (Artium Museoa), Donostian (Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa), Bilbon (EHUren Bizkaia Aretoko Mitxelena auditoriuma), Iruñean (Golem Baiona zinemak) eta Donibane Lohitzunen (Le Sélect zinema). Zinema eta Zientzia zikloaren zortzigarren edizioan, denboraren kontzeptuari buruzko hausnarketak proposatzen dira.
Erakunde antolatzaileetako ordezkariak Zinema eta Zientzia zikloaren aurkezpenean.
Gizarte-zientziak lehen aldiz sartu dira egitarauan, eta Vincere filmak (Marco Bellocchio) faxismoaren gorakadaren fenomenoa aztertzen du. The Bride of Frankenstein –La novia de Frankenstein– (James Whale, 1935) da aurtengo karteleko protagonista; film hori eta Frankenstein –El doctor Frankenstein– (1931) ikusiko dira saio bikoitz batean.
Hogei zientzialari inguru arituko dira publikoarekin eztabaidan urtarriletik martxora bitarteko emanaldietan, Gasteizen, Donostian, Bilbon, Iruñean eta Donibane Lohitzunen Horretaz gain, Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Centerrek (DIPC) eta Donostia Zinemaldiak antolatutako proposamen honetan, publikoak aukera izango du nazioarteko ospea duten hogei bat zientzialarirekin eztabaidatzeko, hainbat gairi buruz: zulo beltzak, denboran zeharreko bidaiak, multibertsoa eta bizitza modu artifizialean sortzea, besteak beste.
Donostian egin den prentsaurrekoan, honako ordezkariek hartu dute parte: Joxean Fernández, Euskadiko Filmategiko zuzendaria; Ricardo Díez Muiño, DIPCko zuzendaria; Edurne Ormazabal, Tabakalerako zuzendari nagusia; Adolfo Morais, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea; eta Andoni Iturbe, Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburuordea. Ekitaldian izan dira, halaber, Pedro Miguel Etxenike, DIPCko presidentea; Miguel Zugaza, Arte Ederren Bilboko Museoko zuzendaria; Jose Luis Rebordinos, Donostia Zinemaldiko zuzendaria; Beatriz Herráez, Artium Museoko zuzendaria; eta Xabi Garat, Donibane Lohitzuneko Le Sélect zinema-aretoetako arduraduna.
Zikloak, lehenbiziko ediziotik bertatik, kultura zinematografikoa eta zientifikoa transmititzea hartu zuen xedetzat, eta honela definitu du Joxean Fernándezek: “Artearen eta jakintzaren ospakizuna da; filmei kalitatea eskatzen diegu, beti bezala, baina baita, kasu honetan, begirada zientifiko estimulatzailea pizteko gai izatea ere. Eta, hori lortzeko, aparteko zinemagile- eta zientzialari-sorta dugu”.
Bestalde, Díez Muiñok gogora ekarri du “zikloak publikoaren artean duen arrakasta, 5.600 ikusle baino gehiago izan baitzituen 2024. urtean", eta nabarmendu du “zinemaren eta zientziaren arteko uztarketak” aukera eman duela, alde batetik, “zientzia kulturaren parte dela eta berez giza jarduera bat dela erakusteko, eta, bestetik, zinema-sorkuntzei begirada ezberdin eta original bat emateko, haien esanahia aberastuz".
Hasteko, lehen pelikula The Theory of Everything - La teoría del todo (James Marsh, 2014), izango da, DIPCeko Presidenteak, Pedro Miguel Etxenike aurkeztuta.
Stephen Hawking astrofisikariaren eta bere lehen emaztearen arteko harremanean oinarritzen da pelikula (25 urte iraun zuen ezkontzak), eta zientzialariari eragiten zion gaixotasun degeneratiboaren aurkako bien borroka azpimarratzen du bereziki. Saioa Pedro Miguel Etxenikeren aurkezpenarekin hasiko da.
Emanaldiaren ondoren galdera eta solasaldi tartea zabalduko da.
(Bertsioa: Ingelera, Azpitituluak: Gaztelera, Aurkezpena: Gaztelera)
Ikusi hemen programazio osoa.
HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN
eta gure azken berriak posta elektronikoz jasoko dituzu