ebe 2024

2024ko EHU Euskampus Bordeaux Eguna

2024ko urriaren 14 eta 15ean, Euskampus mugaz gaindiko komunitatearen urteko topaketaren 10. edizioa egingo da, Bordelen (domaine du Haut Carré, Talence).

Topaketari izen berria emango zaio: EHU Euskampus Bordeaux Eguna.

 

EHU Euskampus Bordeaux Eguna da UPV/EHUren, Bordeleko Unibertsitatearen, DIPCren eta Tecnaliaren arteko aliantza estrategikoaren esparruan garatzen diren proiektu eta lankidetza guztiak partekatu, ikusarazi eta balioesteko urteroko hitzordua, eta haien erakunde laguntzaile guztietara zabal daiteke. 10. edizio honetan, atzera begiratuko da ikerketan, prestakuntzan, lurralde konpromisoan eta nazioartekotzean egindako bidea aztertuz.

Besteak beste, aldi hori markatu duten pertsonak eta proiektuak protagonista dituen atzera begirakoa partekatuko da, eta, aldi berean, aurrera begiratu ere bai, fokua abian dauden programa eta proiektuetan eta haien esperotako bilakaeran jarriko baita.

Topaketaren edizio honetan, "Prestakuntza eta enplegagarritasuna" ardatza azpimarratuko da, lehentasunezko izendatu baitzen 2023ko Bilboko edizioa zela-eta bi unibertsitateek sinatutako 2023-2027 esparru akordioan. Ardatz horren inguruko ekintza plan operatiboaren aurrerapenak aurkeztuko dira, bi unibertsitateetako zuzendaritza taldeak eta talde operatiboak elkarrekin eraikitzen ari baitira 2024an, lan prozesu parte-hartzaile baten bidez.


EBE PROGRAMA 2024

 

Bestalde, aurreko edizioen ildotik, arreta berezia jarriko da bertaratutako guztien elkarrekintza eta parte-hartze aktiboa sustatzean. Horretarako, topaketako egitarauak osoko bilkurak eta irakasleen, ikertzaileen, administrarien eta ikasleen bilerak tartekatuko ditu, eta bilera informalez zipriztinduta egongo da, topaketa hausnarketarako eta lan partekaturako gune bat izan dadin, gizarte kohesio multikulturala, eleaniztuna eta transdisziplinarra sustatzeko, hori baita Euskampus komunitatearen nortasun ikurra eta gure mugaz gaindiko, Euroeskualdeko eta nazioarteko testuinguruan lankidetzaren oinarria.

Eman izena.

Urriaren 14ko irekiera saioan, Mugaz Gaindiko Lankidetza Laborategien Sarearen (LTC Sarea) iazko lorpenak nabarmenduko dira; mugaz gaindiko 7 Lankidetza Laborategik (LTC) eta 10 LTC incubatorrek osatzen dute, eta bi unibertsitateek eta Eusko Jaurlaritzak sustatu eta finantzatzen dute. Ondoren, UPV/EHUko eta UBko Ikerketaren arloko errektoreordeek publikoki iragarriko dute hautatutako LTC berria, eta, jarraian, beren lider zientifikoak aurkeztuko dituzte. Horren ostean, (10/14, goizez) azken 10 urteetako atzera begirako interaktiboa proposatuko da, erreferenteek aurkeztutako proiektu enblematikoen bidez.

Deialdi irekiak

"Euskampus Bordeaux campusean egin dudan bidaia 173 segundotan, MT173” jarduerak (10/15, goizez) aukera emango die hautatutako pertsonei 173 segundotan (Bordele eta Bilbo arteko distantzia itsas miliatan) Euskampus erakundeen arteko elkarlanen esparruan garatzen ari diren edo garatu duten proiektua edo ekimena aurkezteko, eta arreta esperientziaren alderdian jarriko dute. Ondoren, UBk eta UPV/EHUk hedatutako Unibertsitatea-Lurraldea konexioaren baitan egindako ekimen enblematikoetan jarriko da arreta.

Bi egun horietan zehar, EHU Euskampus Bordeaux Egunaren 2024ko edizioak hainbat momentu eta gune izango ditu aurten, interesa duten pertsonek aldez aurretik inprobisatutako edo planifikatutako formatu eta gai anitzeko bilerak egiteko. Urteroko topaketa enblematiko honetan, berriz ere, ikasleek (gradua, masterra, doktoregoa) eta mugaz gaindiko dinamiketan inplikazioa duten Euskadiko eta Akitania Berriko unibertsitateaz kanpoko erakundeetako ordezkariek aktiboki parte hartuko dute.

Informazio baliagarria: Topaketaren data eta lekua: Urriak 14 eta 15 Haut Carré, Talence, Université de Bordeaux

Informazio gehiago eta egitaraua.

Euskampus Fundazioa-ren isotipoa