• Albisteak

2021eko Euskampus Misioak 1.0 Programaren deialdiaren emaitzak

Hautatutako 9 proiektuek agerian uzten dute Euskampusen patrono diren erakundeen ikertaldeen arteko osagarritasun maila; izan ere, erantzun bateratuak egitearen aldeko apustua egiten dute, gizarte erresilienteagoak lortzeko eta ozeanoen jasangarritasuna eta balorizazioa sustatzeko.

2021eko Euskampus Misioak 1.0 Programaren deialdira aurkeztutako proiektuen panoramikak hainbat ekimen biltzen ditu: batetik, itsas ekosistemetan arrantza jardueren hondakinak isurtzea eta pilatzea –horren duen ingurumen inpaktuarekin– saihesteko alternatibak bilatzea; bestetik, aerosorgailu flotatzaileen –gaindimentsionatuta daude eta karga handiak dituzte interakzio handia dela eta– diseinuak hobetzea, interakzio handia dutelako; eta, azkenik, ekonomia zirkularra erraztuko duten teknologia robotikoen ikertzea. Askotariko ikerketa lerroak, soluzio ugari eskaintzen dituztenak, erronka handiei erantzun bateratuak emateko. 

Euskampus Misioak programak ikerketa, prestakuntza eta berrikuntza gaitasunen sare bat sortzeko sortu dira, misio eremu jakin batzuetan misio espezifikoak definitzeko. Horretarako, hainbat ekimen mota aktibatuko dira; horien artean Misioak 1.0 Programa. 

Proiektuei finantzaketa emateaz gain, Euskampusek sare horrekin lan egingo du erronketan oinarritutako eta eragin potentziala maximizatzera bideratutako lan metodologia bat diseinatu eta abian jartzeko. 

Misioak 1.0 proiektuetarako deialdi honen bidez, proiektu berritzaileak –bai ikerketa helburuaren ikuspegitik, bai metodologiaren eta diziplinarteko lanketa sistemikoaren ikuspegitik– aktibatu nahi ziren, gizarte erresilienteagoak eta ozeanoen jasangarritasuna eta balorizazioa sustatzeko helburuarekin. 

Euskampus erakundeen arteko lankidetza maila oso ona izan da. Ikertaldeak honako jakintza arlo hauetakoak dira:

  • Zientzia Esperimentalak
  • Ingeniaritza eta Arkitektura
  • Gizarte eta Lege Zientziak

Proiektuek hartzen dituzten diziplinen artean, espektro zabal bat dago, adimen artifiziala, zibersegurtasuna, ekonomia zirkularra, itsas inguruneko energia berriztagarriak, klima aldaketaren egokitzapena eta aukerak, batzuk aipatzearren.

Euskampusen kolaboratzen duten erakundeek 115.000 euroko funts bat erabili dute lankidetza sustatzeko, proiektu horiek garatzeko kofinantzaketa eskema baten bidez. Horietako askok beste finantzabide osagarri batzuk dituzte, eta guztiek beste programa batzuetatik (EAEkoak, Estatukoak eta Europakoak) funts gehiago lortzea dute helburu, planteatutako ikerketa ildoetan aurrera egiten jarraitzeko.

Informazio gehiago irakurri hemen.

 

 

 

Partekatu

Euskampus Fundazioa-ren isotipoa

HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN

eta gure azken berriak posta elektronikoz  jasoko dituzu

Pribatutasun politika onartzen dut.