Itxaso Etxebarria
Comunicación y Multilingüismo en Euskampus Fundazioa
Komunikazio eta Eleaniztasunaren arduraduna naiz Euskampusen. Euskampus taldeko kide naiz 2012 ezkero.
Une horretatik aurrera, dudan profil balioaniztunari eta laueleduna izateari esker, askotariko izaera eta konplexutasuneko aupadei aurre egin diet, besteak beste, Ezagutza Guneen lankidetza ikerketan; zehazki, Komunikazio Globaleko Heraklito Gunean edo gure nazioarteko topaketen koordinazioa: Euskampus Bordeaux Eguna. Filosofia eta Letretan lizentziaduna, Ingeles Filologiako sekzioan, Deustuko Unibertsitatean. Unibertsitate ikasketa Université de Pau-et des Pays de l’Adour-en osatu nituen. Masterra Kanpoko Merkataritzan UPV/EHUko Elkano Enpresa Ikasketen Eskolan (MACEX), masterra Enpresa Kudeaketan UPV/EHUko Bilboko Ingeniari Eskolan (GECEM) eta Euskaliteko ebaluatzailea.
Egun European Master on Multilingualism and Education amaitu berria, UPV/EHUko Filosofia Hezkuntza eta Antropologia Faktultatean, DREAM, Donostia Research Group on Multilingualism and Education ikertaldea buru dela. Gaur egun, nire ikerketa-arloak eleaniztasuna du ardatz, gizarte-kohesiorako tresna gisa, nortasun pluralak eraikitzea eta partekatzea erraztuko duten tresnak eta dinamikak aztertzeko. Oraingoz, Doktoretza ikaslea naiz, Hizkuntza, Hezkuntza eta Gizarte arloaren programan.