2018ko Euskampus Bordeaux Eguna

2018ko Euskampus Bordeaux Eguna

2018ko azaroaren 30ean, Euskampus-Bordeaux Eguna egin zen UPV/EHUren Donostiako Campuseko Ignacio Mª Barriola eraikinean.

2018ko edizioa

Aldibereko itzulpen zerbitzua eskaini zen (euskara/frantsesa/gaztelania)

Euskampus-Bordeaux Egunean, azken urteetan Euskampusen testuinguruan sustatu diren bi ekimen nagusiak biltzen dira: Jakintza Guneen Komunitatea eta Euskampus-Bordeaux Campusa.

Euskampus-Bordeaux Egunak ikuspegi bikoitza du:

  • Euskampus – Bordeaux sinposioaren 2014ko, 2015eko eta 2017ko edizioak, hurrenez hurren Bordelen, Donostian eta Bordelen eginak. Euskampus Bordeaux sinposioei esker, UPV/EHUren eta Bordeleko Unibertsitatearen –eta haien kide komunitateen– arteko lankidetza abiarazi, egituratu eta finkatu ahal izan da, Euskampus eta IdEx Bordeaux bikaintasun proiektuen esparruan. Bi egun trinkotan, hauek egin ziren sinposio bakoitzean: ikertzaile zientifikoek koordinatutako lantegiak, administrazio eta zerbitzuetako langileentzako saioak, tutorekidetzako doktoreen komunitatearentzako saioak eta jarduerak, alde biko topaketak, lehiaketak eta osoko bilkurak. Horrekin guztiarekin batera, topaketa sozialerako uneak eta eremuak, hizkuntza eta kultura aniztasuneko aberastasuna ospatzeko eta bizitzeko eta laguntasun eta adiskidetasun harremanak ezartzeko.
  • 2017ko Euskampus Eguna azaroan egin zen, Bilbon. Euskampus Eguna UPV/EHU, Tecnalia eta DIPCko ikertzaileentzako lan jardunaldi gisa antolatu zen, 2017an zehar Euskampus Jakintza Guneen Komunitatea abian jartzeko egin zen lana osatzeko.

2018an, Jakintza Guneen dinamikarekin jarraitzen dugu, Euskampus-Bordeaux Campusaren jarduketa plan berria ezartzeko lan egin da, eta mintegiak eta bilerak egiten ari dira UPV/EHUko, Tecnaliako, DIPCko eta Bordeleko Unibertsitateko zenbait talde. Hori dela eta, 2018ko Euskampus-Bordeaux Eguna une pribilegiatua da bi ekimen horiek (eta haien atzean dauden komunitateek) elkarri begiratu, elkar aitortu eta elkar erakar dezaten, Euskampus osatzen duten entitateen arteko aliantzen garapenean beste etapa bat has dadin.

Euskampus-Bordeaux Eguna UPV/EHUko, Tecnaliako, DIPCko eta Bordeleko Unibertsitateko pertsona guztientzat zabalik dago, baina, leku faltagatik, Euskampusen webgunean izena emateko ordena hartuko da kontuan; behar beste lehenago iragarriko da zerrenda. Garraio kolektiboa egongo da Leioatik, Bilbotik, Gasteiztik eta Bordeletik Donostiara joateko.

Programa

Hona hemen Euskampus-Bordeaux Egunaren programa:

  • 10:15 - 11:00 Akreditazioa eta ongietorria egiteko kafea
  • 11:00 - 11:30 Irekiera instituzionala
    Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektorea
    Manuel Tuñon de Lara, Bordeleko Unibertsitateko errektorea
    Iñaki San Sebastián, Tecnaliako CEO
    Pedro Miguel Etxenike, DIPCko presidentea
  • 11:30 - 13:30 Osoko bilkura
    Guneen aurkezpen orokorra
    Euskampus-Bordeaux dinamikaren aurkezpen orokorra
    Jakintza guneen araberako aurkezpena
    Euskampus-Bordeaux mintegi eta bileren araberako aurkezpena
  • 14:00 - 15:15 1. solairuko atondoa - Luncha hizlariekin
  • 15:15 - 15:45 Entzungela - Nire tesia 180 segundoan. MT180 formatuaren arabera tutorekidetzan egindako doktorego tesien aurkezpenak
  • 15:45 - 16:15 Hitzarmenen sinadura publikoa
  • 16:15 - 16:45 Ondorioak eta itxiera instituzionala
  • 16:45 1. solairuko atondoa - Agur esateko kafea eta freskagarriak
  • 17:30 - Jardunaldiaren amaiera
Euskampus Fundazioa-ren isotipoa