2.0 Misioak

2.0 Misioak

Adimen artifiziala aztertzea eta ustiatzea, garapenerako funtsezko faktore gisa, erronka zientifiko, teknologiko, ekonomiko eta sozial handiei aurre egiteko.

Jatorria

2020an abiarazitako COVID-19aren aurreko Euskampus Erresilientzia Programaren lehen esperientziaren eta sozietate erresilienteagoak eta ozeanoen jasangarritasuna eta balioa sustatzeko 2021eko Euskampus 1.0 Misioak programaren ondoren, egungo 2.0 Misioak programaren helburua izango da adimen artifiziala aztertzea eta ustiatzea, garapenerako funtsezko faktore gisa, erronka zientifiko, teknologiko, ekonomiko eta sozial handiei aurre egiteko. Hain zuzen ere, osasun pertsonalizatuaren, ekonomia zirkularraren eta kontsumo arduratsuaren, gizarte inklusibo eta aurreratuaren eta energia berriagoen arloetan.

Egungo egoerak eskatzen du ahaleginak batzea gizarte erresilienteagoetara, jasangarriagoetara eta zuzenagoetara igarotzeko. Adimen artifizialak (IA) aukera ugari ematen ditu erraz ditzaketenak aurrerapen sozioekonomikoa norabide eta abiadura egokian lortzea; hala, hobeto eta elkarrekin aurre egiteko erronka zientifiko, teknologiko, ekonomiko, sozial eta politiko batzuei, erantzun kooperatibo konplexuak behar baitituzte.

Zehazki, foku tematiko horren helburua da hainbat arlotako ikertaldeen lankidetza bultzatzea, gizarte eta giza zientzietakoak barne, askotariko diziplinatako taldeekin elkarlanean proiektu berritzaileak planteatzen dituztenak, bai ikerketa-helburuaren ikuspegitik, bai diziplinarteko metodologia eta lanketa sistemikoaren ikuspegitik.

Irakurtzen jarraitu

Baldintzak

Bi proiektu modalitate aurkeztu ahal izango dira: “Ikerketa eta berrikuntza kooperatiboa” edo “Hezkuntza berrikuntza”; jarraian laburbildutako gutxieneko baldintzak bete beharko dituzte:

  • Proiektu bakoitzean Euskampus entitateetako (UPV/EHU, Tecnalia, DIPC, Bordeleko Unibertsitatea) gutxienez bi ikertaldek hartu behar dute parte.
  • Euskampus entitateak baino ez dira izango programaren zuzeneko onuradun, baina aurrekoen bazkide diren beste erakunde batzuek ere parte hartu ahal izango dute proiektuan, baldin eta Zientziaren eta Teknologiaren Euskal Sistemaren (ZTBES) eta/edo Akitania Berrikoaren parte badira.
  • Proiektua bi Euskampus entitatek zuzenduko dute, eta positiboki baloratuko da ikertzaile nagusiak ikertzaile gazteak eta emakumeak izatea. Adimen artifizialeko kolaboratzaile potentzialak bilatzen eta haiekin harremanetan jartzen laguntzeko, EAAgune-ren (Adimen Artifizialeko Euskampus Gunea) Gaitasunen Mapa kontsulta daiteke. Bertan, hein handiagoan edo txikiagoan adimen artifiziala garatzen, sortzen edo aplikatzen duten Euskampus entitateetako ikertaldeak daude.

Adimen artifizialeko kolaboratzaile potentzialak bilatzen eta haiekin harremanetan jartzen laguntzeko, EAAgune-ren (Adimen Artifizialeko Euskampus Gunea) Gaitasunen Mapa kontsulta daiteke. Bertan, hein handiagoan edo txikiagoan adimen artifiziala garatzen, sortzen edo aplikatzen duten Euskampus entitateetako ikertaldeak daude.

Ikusi hemen Misioak 2.0 deialdiaren emaitzak.

Euskampus Fundazioa-ren isotipoa