UCC+i

Euskampus Fundazioak, bere alderdi sozialari eta lurraldearekiko interakzioari dagokionez, konpromiso berezia du komunikazioarekin eta kultura zientifikoarekin. CEI Euskampus proiektuaren etapatik, euskal gizartean kultura zientifikoa sustatzeko jardueren programa oparo bat bultzatu du, garapen zientifiko eta teknologikoaren gizarte inplikazioen pertzepzioa areagotzeko eta gazteen sormen eta bokazio zientifikoa bultzatzeko.

Horri lotuta, 2012an, Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak (FECYT) Kultura Zientifikoko Unitate gisa akreditatu zuen Euskampus Fundazioa, patronatuko erakundeen berrikuntzako eta kultura zientifikoko jarduerak koordinatzeari begira. Zehazki, Euskampus Fundazioak, DIPCek eta UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak harreman sinbiotiko bat dute, erakunde bakoitzaren programak indartzeko eta bultzatzeko.

naukas-bzp.jpeg

Naukas ekitaldia, Bizkaia Zientzia Plaza delakoaren barruan, 2017ko irailean, Kultura Zientifikoko Katedrak antolaturiko ekintza.