Sinnergiak

2012an sortuta, SINNERGIAK Social Innovation Gizarte Berrikuntzako Zentro bat da, UPV/EHUk EUSKAMPUS - Nazioarteko Bikaintasun Campusaren estrategiaren barruan sustatzen duena.

SINNERGIAK jakintzaren antolakuntza gisa sortua da, unibertsitateko ikertzaileek gidatutako diziplina anitzeko talde baten inguruan egituratzen da, eta bertako kideak dira ere hezkuntzan eta esku hartze eta transferentzia jardueretan espezializatutako beste profesional batzuk.

LOGO_sinnergiak_COLOR_POS.jpg

SINNERGIAK zentroak jakintzaren garapena bultzatzen du, eragile heterogeneoekiko lankidetza bultzatuz, bai gizartearen bai lurraldearen ikuspegitik, tokiko nahiz nazioarteko esparruan. Hori guztia desberdinen arteko lankidetza bultzatuz egiten da, gizarte arazoei eta eskaerei erantzunak emateko, planteamendu, ikuspegi eta jarduera berritzaileetatik.

SINNERGIAKen jarduerak, beraz, gaitasunen garapena bultzatzen du pertsonengan, eta berrikuntza gaitasuna, berriz, erakunde eta komunitateetan, oinarrizko baldintzak baitira gizartean ikusi eta baliagarriak izango diren emaitzak lortzeko.