Osasunerako Zientzia eta Teknologiak

 

“Prevention when possible, Treatment when necessary,

Knowledge… ALWAYS”Captura de pantalla 2019-05-02 a las 16.14.20.png

Zentroak

 

Esparru estrategikoa

I. ERRONKA

Osasuna eta gaixotasun ohikoenen prebentzioa eta tratamendua sustatzeko estrategiak:

  • Neuroendekapenezko gaitzak eta gaitz psikiatrikoak
  • Minbizia
  • Bihotzeko gaitzak eta gaitz zerebrobaskularrak
  • Arreta eredua, zahartzearen eragina kontuan hartuta
  • Egoera ahulean dauden adinekoak
  • Herritarrak: etorkizuneko komunitateen eredua, jokabide soziala, arreta sozio-sanitarioa, iraupen luzeko zainketak, etab.

II. ERRONKA

Traslazionaltasunaren sustapena eta eragileen arteko lankidetza:

  • Aldaketak egituretan eta eragileen arteko harremanetan (osasuna – industria – ikerketa zentroak – unibertsitatea)
  • Administraziotik abiatuta zeharkakotasuna sustatzea (adibidez, erronketan oinarritutako diziplina anitzeko deialdiekin)
  • Etorkizunean beharko diren profesionalak

Jardueren agenda

  1. Mugaz gaindiko Baterako Laborategia, gaixotasun sistemikoetarako (LUPUS)
  2. Erkidego, Estatu eta Europa mailako lankidetza proiektuak eskatzea.
  3. UPV/EHUko udako ikastaroa: Systemic autoinmune systems
  4. Neurozientzietako Lantaldea, RIS3 – Biozientziak/Osasuna Pilotatze Taldearen baitan.
  5. Human Brain Project. Spanish HUB-en baitako lana eta itun estrategikoak.
  6. Eurogerontopole onartzea, nazioarte mailan.
  7. Euroeskualdeen arteko Jardunaldi Biosanitarioak antolatzea.

 

Albiste nagusiak