Jakintza guneen eragina neurtzeko eta maximizatzeko sistema

drop-of-water-2135788_960_720.jpg

Euskampusek jakintza guneen bitartez sortutako eragina eta balioa ebaluatzeko eta, hala badagokio, maximizatzeko sistema bat eraiki eta aktibatzea.

Azalpena

Proiektu honen bitartez, Euskampusen helburua paradigma eta ebaluazio irizpide berriak eraikitzea da, testuinguruan kokatuta eta nolako zientzia eta zertarako nahi dugun pentsatzera bultzatuko gaituen eztabaida batean oinarrituta, hau da, zer gizarte eragin eta garrantzi duen eta, erronka sozialei eta globalei erantzunez, zer neurritan lagun dezakeen gizarte justuago eta bidezkoago bat lortzen.

Horrela, balioa eta gizarte eragina neurtzeko sistema bat eraikiz –zeina Euskampusen jardueran bertan ere aplikatuko den–, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarean gaur egun ezarrita dauden ebaluazio moduak eraldatu, sofistikatu eta aberasteko pausoak eman nahi dira. Zehazki, honako helburu hauek definitu dira:

  • Jakintza guneek sortutako gizarte eragina neurtzeko sistema bat sortzea, jarduera zientifiko-teknologikoa ebaluatzeko mekanismo tradizionalak eraldatzeko.
  • Jakintza guneetan sortutako gizarte balioa neurtzeko sistema bat ezartzea eta aplikatzea, Euskampusen erabaki estrategiko eta operatiboak hartzeko modua hobetzeko.
  • Proiektua transferitzea, baliaraztea eta Euskampuseko patronatu kideei zein beste erakunde laguntzaile batzuei zabaltzea.

 

Zer eragilek esku hartzen duten

Zuzenean, Euskampuseko patronatu kideek parte hartzen dute, bai ikerketa mailan bai erakunde mailan. Proiektua BBK fundazioarekin eta Stone Soup taldearekin elkarlanean egiten da.

 

Euskampus fundazioaren eginkizuna

Euskampus fundazioa arduratzen da I+G+Bko proiektu hau diseinatzeaz eta gauzatzeaz, UPV/EHU, Tecnalia, DIPC, BBK fundazioa eta Stone Soup taldearekin elkarlan estuan.

 

Burututako mugarri/jarduera nagusiak

  • Garatutako mugarri nagusiak:
    • Jakintza guneen aldaketaren teoria eraikitzea.
    • Ikertzaileek eta patronatu kideen erakunde ordezkariek zehaztutako balioak adierazle neurgarri bihurtzea.
  • Egun garatzeko bidean dauden mugarriak:
    • Proxi finantzarioak identifikatzea.
    • Jakintza guneek sortutako eragin soziala aztertzea.