Industry 4.0
“In the end, we only regret the chances we didn´t take”
Zentroak
- UPV/EHU: Sistemen Ingeniaritza eta Automatika saila, Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia saila, Komunikazioen Ingeniaritza saila, Kazetaritza II saila, Ingeniaritza Mekanikoa saila, eta Enpresaren Zuzenbidea saila.
- Tecnalia: Industria eta Garraio dibisioa
Esparru estrategikoa
I. ERRONKA
Tailer 3.0tik tailer 4.0rako trantsizioan laguntzea, bizitza ziklo mailara, batik bat alderdi hauetan:
- Enpresei balioa ematea behetik beren prozesuak hobetzeko.
- Fabrikazio prozesuak gidatutako proiektuak.
- Digitalizazioa industria ingurunetan integratzea, haren diagnostiko eta optimizaziorako (produktuak pertsonalizatzea, prozesuak simulatzea, datuak hartzea eta interpretatzea, cloud / edge computing, robotika malgua, zinematika paraleloa…).
II. ERRONKA
Kooperazioa, fabrikazioaren balio katean (hurbilketa horizontala).
- Hainbat hornitzaileren fabrikazio prozesuak integratzea.
- Sareak sortzea, interes taldeen identifikazio eta analisitik abiatuta.
- ETEen integrazioa bultzatzea.
- Negozio eredua aldatzen edo egokitzen laguntzea.
II. ERRONKA
Industria 4.0k izan dezakeen inpaktu sozioekonomikoa eta laborala aztertzea:
- Langileak paradigma berrietara egokitzea.
- Etengabeko prestakuntza.
Zeharkako ERRONKA
Komunikazio teknologia berriez baliatzea (esate baterako, 5G), honako xede hauetarako:
- Prozesuak optimizatzea (funtzionalki edo ekonomikoki).
- Prozesu edo metodo berriak ahalbidetzea.
Jardueren agenda
- Aenigme Mugaz Gaindiko Baterako Laborategia (MBL).
- Lankidetza proiektuak eskatzea erkidego, estatu eta nazioarte mailan.
- Tecnaliaren eta Bordeleko Unibertsitatearen arteko akordioa, Manufacturing gaietarako.
- Industria 4.0 Pilotatze Talde Lana.
- TO-SHARE behatokia.
- Zaintza Teknologikoko azterketa, VIA INNOrekin.