Jakintza guneak

 

Euskampusen Jakintza Guneen Komunitatea jakintza eta berrikuntza ekosistema bat da, printzipio sortzaile gisa eragileen arteko baterako sormena duena, helburutzat izanik erronka sozialei eta globalei erantzutea prestakuntzako, ikerketako eta berrikuntzako ekintza kooperatiboen bidez (diziplinartekoak, eragile anitzekoak).

Jakintza Guneen dinamikaren barnean, Euskampusek sustatu eta bultzatu egiten du UPV/EHUren, Tecnaliaren eta DIPCren arteko lankidetza, beste eragile batzuekin batera (Unibertsitateak, Zentro Teknologikoak, Ikerguneak, Institutu Biosanitarioak, Enpresa Erakundeak eta Gizarte Zibileko Eragileak), lau ardatz nagusitan: 

  • Eragileen arteko konexioa.
  • Nazioarteko graduondoko ikerketa eta prestakuntza proiektuak indartzea.
  • Laguntza ikertzaile berriei.
  • Transferentzia eta dibulgazioa gizartera.

Gainera, bi ardatz osagarri ditu:

  • Laguntza lehenengo lankidetzei (bikaintasun, nazioartekotze eta transferentzia potentzial handia duten harreman hasiberriak eta gorabidean dauden proiektuak).
  • Koordinazioa administrazioarekin ikerketa eta berrikuntza politikak indartzeko.

Euskampusen Jakintza Guneen Komunitateak 6 alor nagusi hartzen ditu, 6 gunetan banatuta:

 

 

polos-2.png

6 jakintza gune horiek ezin hobeki lerrokaturik daude Euskadiko Espezializazio Adimenduneko Estrategiaren Lehentasunekin. Gainera, lankidetza ahalmen handiko esparruak dira; zehazki, Bordeleko Unibertsitatearen eta haren bazkideen bikaintasun klusterrekin, IdEx Bordeaux egitasmoaren barnean.

 

Euskampus Fundazioaren rola Jakintza Guneen Komunitatean

Euskampus Fundazioak ideia eta lan ildo partekatuen sorrera dinamizatzen du, gaitasunak aktibatzen ditu eta babesa eskaintzen die etengabe eta aldi berean Jakintza Guneei. Lan hori guztia zehazteko eta kudeatzeko, idazkaritza teknikoaren eta eragile dinamikoaren rola betetzen du Euskampus Fundazioak, eta eginkizun bikoitzarekin kudeatzen du Jakintza Guneen Komunitatea:

  • Alde batetik, Komunitatearen erakunde dinamizatzailea da, eta espezifikoki, erakunde parte hartzaileetako ikertzaileekin lan egiteaz arduratzen da; horretarako, baterako sorkuntzako metodologiak erabiltzen ditu, esparru estrategikoak eta ekintzen agendak ezartzeko, baita Guneen jarraipena, monitorizazioa eta ebaluazioa egiteko ere.

 

  • Bestetik, Inbertsio Funts bat kudeatzen duen "bazkide inbertitzaile” gisa ere funtzionatzen du. Funts hori hazi kapitaleko funts gisa exekutatzen da, guneetan aurreikusitako ekintzen gauzatzea bultzatzeko eta bizkortzeko; itzulkinak, berriz, erakunde parte hartzaileetako agintari koadroen adierazleak izango dira. Inbertsio Funts horrek bigarren mailako finantzaketa iturri gisa funtzionatzen du, eta eginkizun bikoitza du:
    • Finantzaketa publiko lehiakorra erakartzea erraztea.
    • Finantzaketa publiko lehiakorra osatzea, finantzaketa tresnetan aurreikus gabeko ad hoc esku hartzeen bidez.