Euskampus Bordeaux Eguna 2019
Deskargatu Programa hemen
Azaroaren 29an Euskampus-Bordeaux Eguna 2019 ospatuko dugu Kudeaketa Zientzien Unibertsitateko Gunea (PUSG) dagoen “Le site de la Bastide” delakoan; helbidea: Bordeleko Unibertsitatea 15, k) Abadie – 33100 Bordele.
Eman izena hemen
(Azaroaren 22ra arte)
Euskampus-Bordeaux Eguna Euskampusaren testuinguruan bultzatzen diren bi ekimen nagusien urteroko topagunea da: Jakintza Guneetako Komunitatea eta Euskampus-Bordeaux Campusa. Lehen edizioa 2018ko azaroaren 30ean, Donostian, izan zen ekitaldi hau beste hauen ondorengoa da: 2014an, 2015ean eta 2017an egindako sinposioena, eta 2017an egindako Euskampus Egunarena.
Euskampus-Bordeaux Eguna aukera aparta da jakintza guneetan eta mugaz gaindiko elkarlaneko ekimenetan parte hartzen duten ikertzaileek beren aurrerapenak ezagutaraz eta parteka ditzaten Euskampuseko erakundeek osatutako komunitatearekin. Bestalde, Euskampus-Bordeaux Eguna gure hizkuntza eta kultur aniztasunaren aberastasuna ospatzeko eta bizitzeko topagune bat da, baita adiskidetasunezko harremanak ezartzeko ere.
Euskampus-Bordeaux Eguna jardunaldi ireki gisa planteatzen da kide hauentzat: UPV/EHU, Bordeleko Unibertsitate, DIPC eta Tecnaliakoentzat, baita horien kolaboratzaile estrategikoentzat ere. Bigarren edizio honetan bada berritasun bat, topagunea Bilbo eta Bordele hirietako ordezkariei ere zabalduko zaie, lehen eskuz ezagut ditzaten garatzen ari diren ekimenak eta guk, berriz, haien lankidetza hitzarmenaren garapena ere ezagutzeko parada izan dezagun.
Nahi genuke Euskampus-Bordeaux Egunaren bigarren edizio honek inpaktu handia izatea aliantzak hedatzerakoan UPV/EHU, Bordeleko Unibertsitatea, Teknalia eta DIPC erakundeen eta Euskal Herriko eta Bordele hiriaren inguruneko lehen aipatutakoen entitate kolaboratzaileen artean. Era berean, espero dugu ekitaldi hau baliagarria izatea erakunde guztiak gure lurraldeei balio soziala gehitzeko egiten ari diren ahaleginak agerian gera daitezen.
Hona Euskampus-Bordeaux Egunaren behin-betiko programa:
10:15-11:00 Akreditazioa eta ongi etorria emateko kafea
11:00-11:30 Erakunde irekiera
11:30-13:30 Osoko Bilkura
Euskampsu Bordeaux, begirada baten bidez
LTCak prozedura berria
Proiektu kolaboratiboak
Famili argazkia
13:30-15:00 Luncha, posterrekin
15:00-15:30 Nire tesia 180 segundotan
15:30 - 16:00 Abian dauden nazioarteko proiektuak
16:00–16:30 Bilboren eta Bordeleren arteko lankidetza estrategikoa
16:30-16:45 Erakunde itxiera
16:45 – 17:00 Graphic recording laburpena
17:00–17:30 Agur esateko kafea eta freskagarriak
Toki mugatua denez, izena emateko ordenari helduko zaio. Garraio publiko kolektiboa eskainiko da Bordelera joateko Bilbo, eta Donostiatik.
Euskampus-Bordeaux Eguna Euskampus Fundazioak koordinatzen du.