2022ko Euskampus Bordeaux Eguna

 HORIZONTAL CON LOGO_sin faldon1920x1080px.png

2022ko azaroaren 21 eta 22an Bordelen Euskampus Bordeaux Eguna ospatuko da, mugaz gaindiko Euskampus Bordeaux Campuseko komunitatearen urteroko topaketa. Beste behin ere, UPV/EHUren, Bordeleko Unibertsitatearen, DIPCren eta Tecnaliaren arteko aliantza estrategiko horren esparruan garatzen diren proiektu eta lankidetza guztiak partekatzeko, ikusarazteko eta balioesteko aukera izango dugu, Euskampuseko Patronatu osora eta haren erakunde laguntzaileetara zabaltzen dena.

 IZEN EMATEA ZABALIK.png

Eman izena

Donostiako aurreko edizioaren ildotik, arreta berezia jarriko da bertaratutako guztien elkarreragina eta parte hartze aktiboa sustatzeko, bi lanaldi erdiko programa batean. Oraingo honetan, topaketaren amaiera gisa, etorkizuneko mugaz gaindiko campusa irudikatuko dugu, parte hartzaile guztien ekarpenen laguntzarekin. 

Ekitaldiak, eleanitza eta aldi bereko interpretazioa izango duena, bere nortasun ezaugarrietako bat, osoko bilkurak eta tailer parte hartzaileak txandakatuko ditu, bilera informalen uneak eta topaketa sozial eta kulturaleko uneak; elkar eragiteko aukera bat, elkar hobeto ezagutzeko helburuarekin, harreman pertsonal eta profesional sendoetan oinarritutako lankidetza sareak ehuntzen jarraitzeko, eta komunitatea zabaltzen joateko, bereziki bere baitan ikasle gehiago sartuz. Pertsonak dira mugaz gaindiko lankidetzaren etorkizuna eraikitzen dutenak, eta garrantzitsua da espazioak partekatzea kohesio sozial multikultural, eleanitz eta diziplina anitzekoa gerta dadin.

Oraingo honetan, topaketaren amaiera gisa, etorkizuneko mugaz gaindiko campusa irudikatuko dugu, parte hartzaile guztien ekarpenen laguntzarekin. 

Nola irudikatzen dugu mugaz gaindiko campusa 2030ean?” tailer parte-hartzailea espazio bat izango da, eta, bertan, Euskampus Bordeaux komunitatearen kultura-, hizkuntza-, erakunde- eta diziplina-aniztasunetik abiatuta, ikertzaile, ikasle, administrazioko langile, ordezkari politiko eta abarrek, batzuek dagoeneko komunitateko kide aktibo direnek eta beste batzuek horrekin bat egin nahi dutenek, elkarlanean jardungo dute 2030ko mugaz gaindiko campusaren ikuspegi partekatua sortzen laguntzeko. Ikuspegi horrek 2023ko martxoan berrituko den Euskampus Bordeaux aliantzaren esparru-akordioaren diseinua gidatuko du. 

Euskampus Bordeaux Campusaren barruan” jarduerak aukera emango die hautatutako 15 pertsona ingururi 173 segundotan (Bilbo eta Bordele arteko distantzia itsas miliatan) aurkezteko Euskampus erakundeen arteko lankidetzaren esparruan garatzen ari diren edo garatu duten proiektua edo ekimena, haien alde esperimentalean arreta jarriz. Ikertzaileek, proiektu eta programen arduradunek, ikasleek, teknikariek eta administrazio eta zerbitzuetako langileek, baldin eta Euskampus Bordeaux Campusaren esparruan garatzen diren lankidetzekin lotutako proiektu, esperientzia, ekimen edo programa batean parte hartzen ari badira edo parte hartu badute, jarduera honetan gaztelaniaz, frantsesez, euskaraz eta ingelesez parte hartzeko hautagaitza aurkeztu ahal izango dute: Master eta Gradu Amaierako Lanak, doktoratu aurreko eta osteko proiektuak, egonaldiak, ikerketa- eta berrikuntza-proiektuak, mugaz gaindiko udako ikastaroak, erakundeen arteko lankidetzan laguntzen duten prestakuntza- edo erakunde-programak, etab.

PROGRAMA TENTATIVO.png

Deskargatu programa hemen 

Edizio honetan ere, Mugaz Gaindiko 5 Lankidetza Laborategi (LTC) aktiboek iraganean izandako lorpenei fokua jarri ondoren, publikoki iragarriko da hautatutako Mugaz Gaindiko Lankidetza Laborategi berria (LTC), eta berriki sortutako LTC Sarea ikusaraziko da.

Aurreko edizioetan parte hartu zutenen eskariari erantzutzeko, Euskampus Borderaux Eguna 2022k azaroaren 21eko eta 22ko goizetan ere izango ditu bilera inprobisatuak edo formalagoak egiteko uneak eta espazioak, interesdunek antolatuko dituztenak, lankidetza sareak ehuntzen jarraitzeko.

Azkenik, aipatzekoa da edizio honetan jarduera ludiko-kultural batez gozatzeko aukera ere egongo dela.

Kontsultatu hemen Euskampus Bordeaux Campuseko "Nire zeharkaldia" deialdiaren testu osoa.

 

 CANAL (Dani_euskampus digital).pngEuskampus Digitalarekin konexioa

Euskampus Bordeaux Egunaren hurrengo urteko topaketaren berri izan nahi al duzu?

Eskatu sarbidea Euskampus Digital plataforma interaktiboan, eta, eskaera onartu ondoren, sortu zure profila eta harpidetu “EBE 2022” kanalera.

Gainera, Euskampus Digitaleko kide izanik, Euskampus komunitate osoarekin harremanetan egon ahal izango zara, martxan dauden proiektuak eta ekimenak ezagutu ahal izango dituzu, eta interesatzen zaizkizun aukerei, bekei, berriei eta ekitaldiei buruzko informazioa eskuratu ahal izango duzu. 

EBE 2022 kanalean harpidetuta, ekitaldiari buruzko informazio eguneratua eskuratu ahal izango duzu, eta, aldi berean, parte hartuko dutenekin harremanetan jarri ahal izango zara, elkarrizketa edo mezu bidez.

Euskampus Digital askoz gehiago da …

Zatoz gurekin!

Egin klik hemen Euskampus Digitalarekin konektatzeko.