Urteroko topaketak

encuentros-anuales.jpg

Lehen bi urtean behin eta orain urtean behin egiten diren Euskampus Bordeaux topaketei esker, UPV/EHUren eta Bordeleko Unibertsitatearen –eta horien kide komunitatearen– arteko lankidetza abiarazi, egituratu eta finkatu ahal izan da, Euskampus eta IdEx Bordeaux bikaintasun proiektuen esparruan.

 

Euskampus Bordeaux / Bordeaux Euskampus sinposioak

Hasierako etapan, alegia, 2014., 2015. eta 2017. urteetan, hurrenez hurren, Bordelen, Donostian eta Bilbon egin ziren topaketetan, bi jardunaldi ekitaldiz beteetan, zientzia ikertzailez koordinatutako tailerrak, administrazio eta zerbitzuetako langileentzako saioak, tutorekidetzako doktore komunitatearentzako saioak eta jarduerak, aldebiko topaketak, lehiaketak eta osoko bilkurak egin ziren, eta, noski, elkar ezagutzeko, hizkuntza eta kultura aniztasunaz gozatzeko eta adiskidetasun harremanak ezartzeko aukera ere egon zen.

  

2017ko Euskampus Eguna azaroan egin zen, Bilbon

Euskampus Eguna UPV/EHU, Tecnalia eta DIPC-ko ikertzaileen lan jardunaldi eran antolatu zen, Euskampus, Jakintza Guneen Komunitatea, abian jartzeko urte horretan egindako lana osotzeko.

 

Topaketen zerrenda

  • I Simposio Bordeaux Euskampus, 2014 


  • II Simposio Euskampus Bordeaux, 2015

 

Ikusi argazki erreportajea.

 
  • Euskampus Bordeaux Eguna, 2017

Ikusi argazki erreportajea.

  • Euskampus Bordeaux Eguna, 2018

Ikusi argazki erreportajea.

  • Euskampus Bordeaux Eguna, 2019

Ikusi argazki erreportajea.