Ocean i3 - Hirugaren workshop-a

 Hirugarren nazioarteko berrikuntzako Ocean i3 workshop-a Surfrider Europa Fundazioan egin zen, Biarritzen, martxoaren 28 eta 29an.

 Lehenengo egunean, plastikoek ozeanoetan eragindako kutsadurari aurre egiteko jarduerak eta ekintzak landu ziren. Parte hartzaileak rol joko batean aritu ziren kostaldeko egokitzapenari / higadurari buruzko gaiak jorratuz.  

  

IMG_6114.JPG

Argazkia: proiektuaren irakasleak eta kolaboratzaileak solasaldian.

 

Bigarren egunean, ikasleek eta irakasleek bananduta lan egin zuten. Arlo desberdinetako ikasleek (erizaintza, zuzenbidea, ekonomia, kirol gestioa eta abar) poster bat / kontzientzia sortzeko orri bat egin zuten campusetako ikasleei buruz. IKD Gazteko ikasleekin batera, hausnarketa egin zuten maiatzeko mintegian hartuko diren neurriei buruz.

Halaber, ikasleek Ocean i3 proiektuari buruz egindako lana aurkeztu zuten.

Bi lan egun hauetan ikasleek zein irakasleek sakondu zuten bere Ocean i3 proiektuarekiko konpromezua, lanena aurrera egiteko ideia berriak agertuz.

Nabarmentzekoa da egindako hizkuntzen tratamendua

Workshop-ean hizkuntzen errealitateari buruzko jokabide batzuk eman ziren hasieran, zegoen hizkuntza aniztasuna azpimarratuz (frantsesa, gaztelania, euskara, ingelesa).

Lan taldea, Ocean i3 proiektua bera garatzen duten artean, aztertua izaten ari da zentzu horretan, proiektua amaitzen denean mugaz gaindiko arloan hizkuntzen tratamenduari buruzko ondorioak aurkeztu eta etorkizunari begira gomendioak proposatu ahal izateko, eta baita hizkuntza politika proposamen bat ere, mugaren bi aldeetako interakzioak errazteko.