Ocean i3 - Bigarren Mintegia

oceani3-segundo-workshop.jpg

Bigarren mintegia 2019ko otsailaren 14an egin zen, Txingudiko Ekoetxea interpretazio zentroaren lokaletan. 

BERRIA! Oihartzuna Frantziako komunikabideetan. Sud Ouest egunkaria, 2019ko martxoaren 18a.

 Jardunaldia Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Iraunkortasunaren arloko zuzendari Estibaliz Sáez de Cámarak ireki zuen. Hainbat diziplinatako irakasleek eta ikasleek (Pedagogia, Zuzenbidea, Ingeniaritza, Erizaintza, Enpresa Zientziak, Kriminologia) hartu zuten parte ozeanoei eta plastikoei buruzko eztabaidan.

 SEO-BIRD erakundeko LIBERA proiektuko kide Miguel Muñozek animatu zuen mintegia. Bere hitzaldiko lehen zatian, naturako hondakinez mintzatu zen –berak, gaztelaniaz, Basuraleza terminoa erabiltzen du, hitz jokoa eginez–, ikuspegi teorikotik. Hortik abiatuta, plastikoek ozeanoetan eragindako kutsadurari buruzko hausnarketa zabala, diziplina anitza eta konplexua egiteko aukera izan zuten bertaratuek.

 Arratsaldean, herritarrentzako zientzia jarduera bat antolatu zen: hondartzan utzitako plastikoak biltzea eta automatikoki datu base bat sortzen duen aplikazio mugikor bati esker sailkatzea.

Amaitzeko, ikasle eta irakasleek Ocean i3 proiektuaren gainean dauzkaten ikuspuntuak eta lantzen ari diren gradu amaierako ikerlanak azaldu zituzten.

 Hondarribiko hondartza. Ocean i3 Proiektuaren bigarren mintegia