Ocean i3 - Laugarren workshop

Maiatzaren 24an, Ocean i3 hezkuntza berrikuntzarako nazioarteko proiektuaren 4. workshopa egin zen Donostiako Aquariumean 

 IMG-7646.JPG

Jardunaldia akuarioaren bisita gidatuaren bidez hasi zen, eta lankidetzarako aukerez mintzatzeko, bertan garatzen diren proiektuak aipatu ziren.

 

Bisitaren ondorengo lantegian, Ocean i3n esku hartzen duten ikasle eta irakasleek “plastikoek kutsatutako ozeanoa” erronka bateratuaren eremuan ikasleak garatzen ari diren proiektuen aurrerapenak izan zituzten hizpide, batez ere.

 

Horren ondoren, taldeka lan egin zen ekaineko proiektu amaierako hurrengo lantegiaren gaineko ideiak partekatzeko, eta izango diren jarduerak planifikatu eta koordinatu ziren.

 

Ocean i3 Bordeaux-Euskampus Campusa zabaltzeko eleaniztasunaren eta kulturartekotasunaren gainean esperimentatzeko eremu bat da. Horretarako, DREAM taldearen (Donostia Research Group in Education and Multilingualism UPV/EHU, )  lankidetza eta Euskampusak eremu horretan duen taldearen expertise delakoa ere ditu sostengu.

 

Lehenagoko lantegietako behaketetan izandako emaitzen ondorioz, karta joko bat diseinatu da,  eleaniztasunaren eta kulturartekotasunaren gaineko proiektu komunitateen funtzionamendua dinamizatzeko sortua, batez ere. Joko hori modu esperimentalean erabili zen lehenengo aldiz aipatutako topaketan, eta bere emaitzak eman zituen, ondokoa azpimarratzeko balio izan baitzuen:

“Languages are not enemies but friends that can help each other” (Cenoz, 2008).