Ocean i3 proiektua

goutte-seul-bas[7].pngOcean i3

 

Ocean i3 proiektuak plastikoek itsasoan eragiten duten kutsadura du ardatz eta Euskadi-Akitaniako mugaz gaindiko kostaldean kutsadura gutxitzen laguntzea du helburu. Ocean i3 izena euskarazko hiru hitz hauen hasierako “i” hizkietatik datorkio: Ikaskuntza – Ikerkuntza – Iraunkortasuna.

Hezkuntza berrikuntzarako proiektu bat da eta helburutzat du unibertsitateko ikasleengan zeharkako gaitasunak garatzea, Research Based Learning deritzona oinarri duten metodologiak erabiliz, betiere 2030erako Garapen Jasangarrirako Helburuekin (RBL-GJO) zerikusia duten erronkei dagokienez.

Ocean i3 proiektuak “Mission-Oriented Research and Innovation” ikuspegia du (Mazzucato, 2018) eta Civic University modura planteatzen da (Godard et al., 2012). Hori horrela, proiektuak ezarritako helburuaren inguruan ikasleen ikerlanak, proiektuak eta praktikak egituratzen ditu, eta elkarlana eta ezagutzak zein irtenbideak batera eraikitzea bultzatzen du, sektore publikoko, pribatuko eta gizarte zibileko lurralde eragileekiko lankidetza hertsian. Garatutako gaitasunak, halaber, honako hauekin daude lotuta: diziplinartekotasuna, sektorearteko ikuspegiak, arazoen ikuskera sistemiko eta integratua, GJO balioen eta haien balioen integrazioa, baita kulturarteko eta hizkuntza anitzeko egoerak kudeatzeko trebetasunak ere.

 

50550832_1969060670062684_7776038654480220160_n.jpg

Ocean i3 proiektuaren lehen mintegian parte hartutakoen argazkia, 2019ko urtarrilaren 18koa 

“Bordeleko Campusa-Euskampus” lankidetzaren barruan garatzen da, zeinaren bidez Bordeleko Unibertsitateak eta Euskal Herriko Unibertsitateak jarrera hartzen duten ekonomia urdinari dagokionez eta “Ocean Experiences” mugaz gaindiko eta euroeskualdeko espezializazio adimenduneko estrategiari dagokionez (estrategia horrek irristatze eta akzio kirolen sektoreko eragile guztiak elkartzen eta mobilizatzen ditu). Ocean i3 proiektua bi unibertsitateek, Euskal Hirigune Elkargoarekin lankidetzan, 2015ean sortu zuten Ocean Expériences - Sokoako gotorlekua campusaren jardueren parte da. Ocean Experiences estrategiak diseinatutako berrikuntza ekosistemaren hiru zutabeetako bat da hori, prototipaketarako Halle Creativa-FABlab eta Ocean LivingLab (produktuen testa eta aire zabaleko laborategia) zerbitzuekin batera.