Ocean i3 - Lehen mintegia

Hendaiako uretako kirolen Munduko Zentroan, 2019ko urtarrilaren 18an, Ocean i3 Berrikuntzako Nazioarteko Lehen Mintegia egin da. Ocean Campuseko proiektu bat da, Bordeleko Unibertsitateak eta UPV/EHUko Unibertsitateak mugaz gaindiko ingurunean antolatua. 

Proiektuaren helburu nagusia hau da: bi unibertsitateetako ikasleen eta irakasleen arteko lankidetzan oinarrituta, esperimentazio pedagogikoa garatzea. Research Based Learning eta Mission Oriented ikuspegiekin egiten du lan, eta mugaz gaindiko lurraldean ongi finkatuta egotea bultzatzen da, Civic University modura. 

 1_50875409_1969060610062690_6534704711214301184_o.jpg

Bi unibertsitateetako askotariko diziplinetako eragileak bildu dira (Erizaintza, Zuzenbidea, Pedagogia eta Ingeniaritza, besteak beste) 2019rako bide orria eztabaidatzeko.  Oinarritzat hartuz ”arazo konplexuek diziplina anitzeko ikuspegiak behar dituztela”, hirugarren edizio honetan maila globalean helduko diote plastikoek eta mikroplastikoek itsasoan eragindako kutsaduraren gaiari. Hizkuntza eta diziplina anitzeko topaketa da.