Proiektuetarako laguntza eta dinamizazioa

apoyo en proyectos.jpg 

Euskampus Fundazioa: Euskampus-Bordeaux Campusa kudeatu eta gobernatzeko tresna eragilea

Euskampus Fundazioa, proiektua martxan jarri zenetik, batetik, erakunde kideen atxikipen instituzionalaren katalizatzailea izan da, batik bat, Euskampus-Bordeaux Campuseko ikerketako erakundeen liderra izanda, eta, bestetik, Euskampus-Bordeaux Campusa kudeatu eta gobernatzeko tresna eragilea.

Aipatu behar da Euskampus-Bordeaux Campusaren kudeaketa bere gain hartuta dutela unibertsitateon administrazio eta zerbitzu zuzendaritzek, DIPC-koek eta Tecnaliakoek. Horien talde adituek aholku ematen diete irakasleei, ikertzaileei, ikasleei, eta abarri, titulu bikoitzak sortzeko, askotariko lankidetza hitzarmenen deialdien proposamenak diseinatzeko, eta abarretarako.

Euskampus Fundazioko taldeak, Euskampus-Bordeaux Campusa martxan jartzeko, besteak beste, egiteko hauek ditu:

  • Euskampus-Bordeaux askotariko kolektiboak dinamizatzea (ikasleak, irakasleak, ikertzaileak) hainbat esparrutan, hala nola hezkuntza, enplegagarritasun eta ekintzailetzan; ikerketa eta berrikuntzan; eta eskualde konpromisoan. Horretarako, hauetaz baliatzen da:

o   Bilera, topaketa, workshop, jardunaldi eta abarren antolaketa eta akonpainamendua.

o  Aipatutako kolektiboen jarraipen eta akonpainamendu etengabea hiru esparruetan, diseinua.

o   Esparruan esparruko programa eragileak martxan jartzea, etab.

  •   Komunikazio eta marketineko estrategia abian jartzea:

o   Barnekoa

o   Kanpokoa

o  Goi mailako hezkuntzako beste eskualdearteko ekimen batzuekin konektatzea

  • Euskampus-Bordeaux Campuseko kideen artean lotura handiagoa lortzeko lan egitea.

  • Euroeskualdeari balio erantsi handia ekarriko dioten proiektu bereziak identifikatu eta abian jartzea (Ocean Experiences Campusaren garapenean arreta jarrita, eta horri loturiko berrikuntza ekosisteman). Halaber, Akitania Berria/Euskadi/Nafarroa Euroeskualdeak finantzatutako proiektuei arreta berezia eskainiko zaie.

 

Harremanetarako eta eskaerak hartzeko gunea:

Aipatutako lanez gain, Euskampus Fundazioko taldeak Euskampus-Bordeaux Campuseko askotariko esparruetako eskaerei arreta etengabea eskaintze die (helpdesk deritzonaren bidez), kasuan kasuko zuzendaritza eta/edo erakunde eskudunetara bideratuta.

Gehienbat Akitania Berriko (Bordeleko unibertsitate poloa) edo Euskadiko (EHU, Tecnalia, BERC guneak, CIC guneak, etab.) ikertzaile edo ikasleen eskaerak dira. Programak eskaintzen dituen aukeretan interesa dute, eta eskaerok ikerketa edo prestakuntza proiektuak sortzeari daude lotuta, hala nola kideen bilaketari, finantzaketa lortzeari, eta deialdien gainean informatzeari.        

Harremanetarako: bordeaux@euskampus.eu, edo Euskampus Fundazioko talde eragileko kideak