Euskampus Bordeaux Eguna 2019

 

Captura de pantalla 2019-10-03 a las 11.43.23.png

Azaroaren 29an Euskampus-Bordeaux Eguna 2019 ospatuko dugu Kudeaketa Zientzien Unibertsitateko Gunea  (PUSG) dagoen “Le site de la Bastide” delakoan; helbidea: Bordeleko Unibertsitatea 15, k) Abadie – 33100 Bordele.

Eman izena hemen

(Azaroaren 22ra arte)

Euskampus-Bordeaux Eguna Euskampusaren testuinguruan bultzatzen diren bi ekimen nagusien urteroko topagunea da: Jakintza Guneetako Komunitatea eta Euskampus-Bordeaux Campusa. Lehen edizioa 2018ko azaroaren 30ean, Donostian, izan zen ekitaldi hau beste hauen ondorengoa da: 2014an, 2015ean eta 2017an egindako sinposioena, eta 2017an egindako Euskampus Egunarena.

Euskampus-Bordeaux Eguna aukera aparta da jakintza guneetan eta mugaz gaindiko elkarlaneko ekimenetan parte hartzen duten ikertzaileek beren aurrerapenak ezagutaraz eta parteka ditzaten Euskampuseko erakundeek osatutako komunitatearekin. Bestalde, Euskampus-Bordeaux Eguna gure hizkuntza eta kultur aniztasunaren aberastasuna ospatzeko eta bizitzeko topagune bat da, baita adiskidetasunezko harremanak ezartzeko ere.

Euskampus-Bordeaux Eguna jardunaldi ireki gisa planteatzen da kide hauentzat: UPV/EHU, Bordeleko Unibertsitate, DIPC eta Tecnaliakoentzat, baita horien kolaboratzaile estrategikoentzat ere. Bigarren edizio honetan bada berritasun bat, topagunea Bilbo eta Bordele hirietako ordezkariei ere zabalduko zaie, lehen eskuz ezagut ditzaten garatzen ari diren ekimenak eta guk, berriz, haien lankidetza hitzarmenaren garapena ere ezagutzeko parada izan dezagun.

Nahi genuke Euskampus-Bordeaux Egunaren bigarren edizio honek inpaktu handia izatea  aliantzak hedatzerakoan UPV/EHU, Bordeleko Unibertsitatea, Teknalia eta DIPC erakundeen eta Euskal Herriko eta Bordele hiriaren inguruneko lehen aipatutakoen entitate kolaboratzaileen artean. Era berean, espero dugu ekitaldi hau baliagarria izatea erakunde guztiak gure lurraldeei balio soziala gehitzeko egiten ari diren ahaleginak agerian gera daitezen.

 Hona Euskampus-Bordeaux Egunaren behin-behineko programa:

 10:15-11:00 Akreditazioa eta ongi etorria emateko kafea

 11:00-11:30 Erakunde irekiera

 11:30-13:30 Osoko Bilkura

Aurkezpen orokorra

Jakintza guneen araberako aurkezpena

Workshop bidezko aurkezpena eta Euskampus-Bordeaux bilerak       

         Famili argazkia

 13:30-15:00 Luncha, posterrekin

 15:00-15:30 Nire tesia 180 segundotan

 15:30 - 16:00 Abian dauden nazioarteko proiektuak

 16:00–16:30 Bilboren eta Bordeleren arteko lankidetza estrategikoa

 16:30-16:45 Erakunde itxiera

 16:45 – 17:00 Musika itxiera

 17:00–17:30 Agur esateko kafea eta freskagarriak

Toki mugatua denez, izena emateko ordenari helduko zaio. Garraio publiko kolektiboa eskainiko da Bordelera joateko Bilbo, Gasteiz eta Donostiatik.

Euskampus-Bordeaux Eguna Euskampus Fundazioak koordinatzen du.